Ezjakintasunaren kartografia #466

Ezjakintasunaren kartografia

demokrazia
Irakurtzea ona da arrazoi askorengatik: literatura ona irakurtzen baduzu, kontzentratzeko gaitasuna eta enpatia hobetzen dira, zure hiztegia zabaltzen da eta hizkuntzaren egiturak menderatzen dira, eta gauzak ikasten dituzu. Hau guztia oso ondo dago, baina beste kontu bat da guztiau esperimentalki frogatzea. Juan Trillok azaltzen du Reading for pleasure: As good as expected artikuluan.

Unibertsoaren masa kalkulatu behar duzu? Hemen duzu metodo bat: Fast radio bursts can be used to weigh the Universe.

Posible al da zientzia, adostasunean oinarritzen dena, demokratikoa izatea? Hori zientziaren alorraren araberakoa izango da eta baita zientzia… eta demokrazia zer diren uste dugunaren araberakoa ere. Jesús Zamorak ditu gakoak Too much democracy in democratic science? artikuluan.

Infodinamikaren bigarren legea zuzena bada, ezerk ez luke eragotziko Matrix estiloko ordenagailu bidezko simulazio batean bizitzea: Infodynamics would hint we live in a computer simulation.

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.