Duela mende bat, Albert Einsteinek Erlatibitatearen Teoria Orokorra kaleratu eta goitik behera aldarazi zuen unibertsoaz dugun ikuspegia. XX. mende osoan, teoriak eragin handia izan zuen zientzian, filosofian, artean, politikan, kultura herrikoian eta beste hainbat esparrutan.
Einsteinen legatua aztertzeko, hiru fisikari teorikoren arteko mahai-ingurua antolatu dugu, teoria honen xehetasunak azaldu eta publikoaren galderei erantzun diezaieten.
Zientzialariak Jose Juan Blanco, Raul Vera eta Jon Urrestilla, UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakasleak izango dira. Radio Euskadiko ‘La mecánica del caracol‘ saioa zuzentzen duen Eva Caballero kazetaria arduratuko da solasaldia moderatzeaz.
‘100 urte bete ditu Einsteinen legatuak, Erlatibitate Orokorrak’ izenburuko mahai-ingurua gaztelaniaz egingo da abenduaren 9an, 19:00etan, Azkuna Zentroan.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan.
100 urte bete ditu Einsteinen legatuak, Erlatibitate Orokorrak
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo