Estatistikaz hitz egiten dugunean matematikaren arloa etortzen zaigu burura, baina estatistika aplikatua beste esparru askotan ere erabil daiteke. Estatistika aplikatua zientzia esperimentalean eta osasun zientzietan erabiltzen denean, bioestatistika kontzeptuaz hitz egin behar dugu. Bioestatistikaren helburua honakoa da: ikerketa aplikatuetako datuak hartuta, prozesu horren metodologia garatzea, balioztatzea eta inplementatzea.
Beraz, bioestatistikak osasunari lotutako erronkan parte aktiboa hartzen du. Izan ere, osasuna neurtzeko parametro berriak eta osasun eredu prediktiboak eskaintzen dizkigu.
Bioestatistika zertan datzan hobeto ulertzeko eta bere aplikazioetan sakontzeko, Inmaculada Arosteguirekin, UPV/EHUko irakasle eta Bioestatistika ikerketa taldeko ikertzailearekin, hitz egin dugu.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] Wooden ibilbide estatistikoa laburra izan zen, baina oso […]