Zientzia esperimentalek ezinbesteko papera betetzen dute arte lanen analisi, tratamendu eta kontserbazioan. Prozesu hauek gainera, Arte lanaren edukiaren eta sortu zeneko baldintzen inguruko informazioa eskaintzen digute. Zientziak eta arteak uste duguna baina erlazio estuagoa dute, ezagutza zientifikoa nahitaezko lanabes bilakatzen baita artista, zaharberritzaile eta analistentzat. Materialen ezaugarriak arabera, baten edo bestearen aldeko apustua egiten dute, pigmentuen degradazioa nola burutzen den ulertu dezakete edota eskultura bat kontserbatzeko erarik aproposena zein den erabaki.
Guggenheim Museoko Kontserbazio alorreko koordinatzaile eta teknikari diren Ainhoa Sanz López de Heredia eta Aitziber Velascok hurrenez hurren, eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle Oskar González Mendiak gai hauek izango dituzte mintzagai «Gure ondare artistikoa biltzen eta erakusten duen Zientzia» izeneko hitzaldian.
Ekitaldi hau apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00etan egingo da Bilboko Guggenheim museoko Auditoriumean eta Arte & Ciencia hitzaldi-sortaren parte da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Bilboko Guggenheim Museoaren laguntzarekin antolatutako antolatutako ziklo hau, museoaren XX. urteurrena ospatzeko egin den TopArte programaren barruan dago kokatuta.
Sarrera doakoa izango bada ere, ezinbestekoa izango da aurretiaz gonbidapenak hartzea, bai Guggenheim Museoaren leihatilan bertan edota bere web orrialdearen bitartez. Gainerako jardunaldientzako gonbidapenak ere eskuragai izango dira:
2017ko apirilaren 27a – «Ezagutza eta fenomeno naturalen irudikapena», Xavier Durán, Clara Cerviño eta José Ramón Marcaidarekin.
2017ko maiatzaren 11 – «Artearen eta Zientziaren arteko analogiak ezagutza modu gisa», Pau Alsina eta Juan Luis Morazarekin.
2017ko maiatzaren 25a – «Zientzia Artearen erreminta gisa», Jacobo Castellano, Deborah García Bello eta Sergio Pregonen eskutik.
Gure ondare artistikoa biltzen eta erakusten duen zientzia
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 21:00etara
- Tokia
- Guggenheim Museoa
- Helbidea
- Abandoibarra, 2, Bilbo