Ospatu Pi eguna Bilbon BCAM Naukas ekitaldian

Ekitaldiak

π zenbakia existitzen diren konstante matematiko garrantzitsuenetako bat da. π oso ospetsua eta liluragarria denez, bere eguna ere badu. 1988az geroztik, martxoaren 14an ospatzen da Pi zenbakiaren eguna. Eguna Larry Shawn fisikariari bururatu zitzaion, zeinak, gainera, eguna Albert Einsteinen jaiotze-egunarekin bat eginez ospatzea proposatu zuen. Horrez gain, martxoaren 14 ingelesez (AEB) eta euskaraz idazteko modua bat dator zenbakiaren lehenengo hiru digituekin. (3-14 martxoaren 14 euskaraz / 3-14 March 14th ingelesez)

Azken urteotan, Pi zenbakiaren eguna gero eta gehiago ospatu da, eta gaur egun matematiken arloa gainditzen duen ospakizuna bihurtu da. π fisikan, Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioan, erlatibitatearen teoria edo Coulomb-en legean aurki dezakegu. Geologian, ibaien luzera kalkulatzeko erabiltzen da; biokimikan, DNA molekularen egitura ikertzeko orduan; astronomian, unibertsoaren forma ikertzeko orduan, eta gure eguneroko beste hainbat eta hainbat gauzatan ere erabiltzen da.

2018an, modu bereziagoan ospatzera goaz Pi zenbakiaren eguna, BCAM-NAUKAS ekitaldiarekin, zeina martxoaren 14an ospatuko den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. BCAM-NAUKASek hainbat matematika-tailer eskainiko dizkie goizez ikasleei eta, arratsaldez, denontzako emango ditu hainbat hitzaldi.

Ekitaldi hau Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da.

Pi zenbakiaren egunaren programa

9:00 – 16:30 Tailer matematikoak

Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako tailerrak. Helburua matematika gazteei hurbiltzea da, modu erakargarri batean eta jolasen bidez, eta haien zientziarekiko jakin-mina piztea.

  • Lehen Hezkuntza LH 5.- 6.

    • 09:00 – 10:00: Mosaicos (Nelo Maestre)
    • 10:30 – 11:30: Mosaicos (Nelo Maestre)
    • 12:00 – 13:00: Banda de Moebius (Juan Miguel Ribera)
    • 15:15 – 16:15: Banda de Moebius (Juan Miguel Ribera)
  • Bigarren Hezkuntza 1.-2. DBH

    • 09:00 – 10:00: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
    • 10:30 – 11:30: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
    • 12:00 – 13:00: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
    • 15:15 – 16:15: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
  • Bigarren Hezkuntza 3.-4. DBH

    • 09:00 – 10:00: Perspectiva (Tania Giraldo)
    • 10:30 – 11:30: Perspectiva (Tania Giraldo)
    • 12:00 – 13:00: Globometría (Fracisco González)
    • 15:15 – 16:15: Globometría (Francisco González)

Tailerrek 40 lagunentzako tokia izango dute gehienez. Haietara joateko, ikastetxeek aldez aurretik eman behar dute izena kzk.ehu@gmail.com helbidean, hurrengo datuak adieraziz:

• Zein tailerretan hartu nahi duten parte:
• Tailerraren ordutegia:
• Parte hartzaile kopurua:
• Irakaslearen izen-abizenak:
• Ikastetxea:
• Harremanetarako telefonoa:

19:00 – 21:00 BCAM-NAUKAS

Hitzaldi laburrak, 15 minutuko iraupenekoak, dinamikoak eta gertukoak, eskainiko dira Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien helburua matematiken izaera liluragarria gerturatzea eta pi zenbakiaren propietateak eta hark eguneroko bizitzan dituen erabilerak ezagutzera ematea da.

  • 19:00-19:15 – BCAM NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena
  • 19:15-19:30El número de taxis de Bilbao y el espionaje en la 2ª guerra mundial (Bilboko taxien kopurua eta espioitza bigarren Mundu Gerran)- Juan Antonio Cuesta (Universidad de Cantabria)
  • 19:30-19:45π, así en el cielo como en la Tierra (π , zeruan eta Lurrean) – Enrique F. Borja (Universidad de Córdoba)
  • 19:45-20:00Diagnóstico de enfermedades: una cuestión de probabilidades (Gaixotasunen diagnosia: probabilitate-kontua)- Maria Xosé Rodríguez-Álvarez (BCAM, Bilbao)
  • 20:00-20:15La magia de los números pitagóricos ( Zenbaki pitagorikoen magia)- Francisco González (Universidad Jaume I, Castellón)
  • 20:15-20:30Matemáticas a pesar de todo (Matematika, hala eta guztiz ere)- Ágata Timón (ICMAT, Madrid)
  • 20:30-20:45El efecto de Talbot: tejiendo alfombras con luz (Talbot-en efektua: alfonbrak argiarekin ehuntzea)- Daniel Eceizabarrena (BCAM, Bilbao)
  • 20:45-21:00Sigue al conejo blanco (Jarraitu untxi zuriari) – Clara Grima (Universidad de Sevilla)

BCAM-NAUKAS konferentzietarako sarrera librea eta doakoa da, aretoa bete arte.

Zatoz martxoaren 14an Pi zenbakiaren eguna Bizkaia Aretoan ospatzera eta, gozatu ohikoa ez den matematika-egun batez!

Ospatu Pi eguna Bilbon BCAM Naukas ekitaldian

Data
Ordutegia
09:00etatik 21:00etara
Tokia
UPV/EHUko Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.