Baldintzapen biologikoetatik haratago, faktore sozialek zerikusi handia dute gure osasunean. Osasunaren gizarte determinatzaile bezala ezagutzen diren faktore horien artean ordaindutako lanak berebiziko garrantzia du, herritar gehienen biziraupenerako bitarteko nagusia izateaz gain, nortasunaren eta gizarte-onarpenaren iturri ere badelako.
Lan-baldintzek okerrera egiten dutenean, lanak funtzio horiek betetzeko gaitasuna gal dezake eta arrisku faktore bihurtu langileen osasunarentzat.
Gai honetan sakontzeko, Erika Valero erizain, soziologo eta EHUko irakasleak “La relación entre la precariedad laboral y la salud mental” (“Lan-prekarietatearen eta osasun mentalaren arteko lotura”) izenburupeko hitzaldia emango du. Euskal testuinguruko hainbat datu abiapuntu hartuta, Valerok lan-prekarietatea zer den azalduko du eta prekarietate horren dimentsio ezberdinek nola eragin dezaketen, modu nabarmenean, osasun mentalean.
Lan-prekarietatea, ordea, ez da era homogeneoan banatzen gizartean; izan ere, gizarte-talde batzuek beste batzuek baino arrisku handiagoa dute enplegu ezegonkorrak izateko. Honetaz guztiaz ere hitz egingo du EHUko Erizaintza Saileko irakasleak.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da, azaroaren 7an, ostirala, 18:30ean, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik dibulgazio-zikloaren barruan. Sarrera doan, edukiera bete arte. Hitzaldi-solasaldia EiTBko Orain kanalean streaming bidez jarraitu ahal izango da baita.
Hizlaria
Erika Valero Alzaga Soziologian doktorea da eta Osasun Publikoan masterra EHUn. Formakuntzaz erizaina eta soziologoa, egun Erizaintza Saileko irakaslea da EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Lana eta osasun mentalean duen eragina dira bere ikerketa-lerro nagusiak. 2018tik OPIK. Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko taldeko kidea da.
Lan-prekarietatearen eta osasun mentalaren arteko lotura
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 18:30etatik 19:30etara
- Tokia
- Bizenta Mogel Biblioteka
- Helbidea
- Komentukalea, 8., Durango