π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia, munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da, gizakiek duela Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko erlazioa zehazten duen zenbaki irrazional hau fisika, ingeniaritza eta geologia bezalako diziplina zientifikoei lotuta dago eta harritzeko moduko aplikazio praktikoak ditu eguneroko bizimoduan.
Zenbaki honek mendez mende eragin duen lilura handia da, izan ere, 4.000 urte baino gehiago da ikergai zenbaki hau eta berari eskainitako eguna ere badago egutegian, martxoan baitugu Pi zenbakiaren Eguna ospatzeko data. Nazioarteko ekitaldi hau Larry Shaw fisikari estatubatuarraren eskutik sortu zen, 1988an efemeride hau ospatzeko proposamena egin baitzuen. Ingelesez eta euskaraz, martxoaren 14a idazteko modua bat dator konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituekin: 3-14 -martxoak 14-, euskaraz / 3-14 -March 14th-, ingelesez. Azken urteotan, Pi Egunaren ospakizuna zabalduz joan da, eta 2019ko azaroaren 26an UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen.
Aurten ere, Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ospakizunarekin bat egin eta BCAM NAUKAS ekitaldiaren bosgarren edizioa antolatuko dute martxoaren 14an UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Goizean, BCAM Naukas 2025 ekitaldiak matematika-tailerrak eskainiko ditu, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei matematika modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzeko asmoz.
Arratsaldean, 15 minutuko hitzaldi zientifiko dinamikoak eta hurbilekoak izango dira Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien bidez, besteak beste, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutuko ditugu.
BCAM Naukas 2025 ekitaldiaren programa
Goizez – 9:30 – 13:30- Matematika-tailerrak
Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak. Gazteei matematika era ludiko eta erakargarrian hurbiltzea dute helburu, zientzia honekiko jakin-mina pizteaz gain.
Lehen Hezkuntza – 5. eta 6. mailako ikasleentzat
- Papiroflexia matematikoa – euskaraz- Txandak: 09:30 – 10:15 | 10:30 – 11:15 | 11:30 – 12:15
- Eskuak Matera: hurbilketa fraktala – euskaraz- Txandak: 09:30 – 10:15 | 10:30 – 11:15 | 11:30 – 12:15
Bigarren Hezkuntza – 1. eta 2. DBHko ikasleentzat
- Juegos Gigantes -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- Math Mystery Box -euskaraz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- Magia y Matemáticas -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- Juegos con lápiz y papel -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
Bigarren Hezkuntza – 3. eta 4. DBHko ikasleentzat
- Resolver el Cubo Rubik -gaztelaniaz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10
- NAN txartelaren sekretuak -euskaraz- Txandak: 09:30 a 10:30 | 10:50 a 11:50 | 12:10 a 13:10 (* Parte-hartzaileek NAN bat ekarri beharko dute edota haren fotokopia bi aldeetatik.)
Tailerrak doakoak dira eta gehienez 35 pertsonako edukiera dago bakoitzean. Ikasleek parte hartuko dute tailerretan eta ikastetxe gehiagok parte hartu ahal izateko, ikastetxe batek gehienez bi tailerretan parte hartu ahal izango du. Parte hartu nahi duten ikastetxeek otsailaren 19tik aurrera inskribatu daitezke mezu bat bidaliz kzk.ehu@gmail.com helbidera, datu hauek adieraziz:
- Parte hartu nahi den tailerraren izena
- Tailerraren ordutegia
- Parte-hartzaile kopurua
- Irakaslearen izen-deiturak
- Ikastetxea
- Harremanetarako telefonoa
Arratsaldez – 18:30 – 20:30 – Hitzaldi laburrak
15na minutuko hitzaldi labur, bizi eta hurbilak izango dira eta, besteak beste, bertaratutakoei matematiken izaera liluragarria bistaratzeaz gain, Pi zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizimoduan dituen aplikazioak emango dira ezagutzera.
- 18:30 – 18:40: Ongietorria
- 18:40 – 18:45: Javier Peláez (Naukas): Aurkezpena
- 18:45 – 19:00: Fátima Mª García (Santiago de Compostelako Unibertsitatea): “Poesía irracional”
- 19:00 – 19:15: Enrique F. Borja (Sevillako Unibertsitatea): “Cuando te crees que lo has entendido todo”
- 19:15 – 19:30: Clara Grima (Sevillako Unibertsitatea): “Midiendo un mundo redondo”
- 19:30 – 19:45: Daniel Eceizabarrena (BCAM): “La longitud de la costa y otros fractales”
- 19:45 – 20:00: Judit Mínguez (Errioxako Unibertsitatea): “Las Matemáticas en el diseño gráfico”
- 20:00 – 20:15: Luca Fanelli (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa): “Do, Re, Mi, Fa, Sol La, π: ¿Por qué tenemos siete notas?”
- 20:15 – 20:30: Javier Peláez (Naukas): BCAM NAUKAS ekitaldiaren itxiera
BCAM Naukas 2025 hitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa izango da lekuak bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EITBko Kosmos kanalaren bidez.
Zatoz Pi Eguna ospatzera martxoaren 14ean Bizkaia Aretora, eta ezohiko matematika egunaz gozatzeko aukera izango duzu!
Martxoak 14: π zenbakia protagonista BCAM Naukas ekitaldian
- Data
- Ordutegia
- 09:30etatik 20:30etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
- Helbidea
- Abandoibarra, 3, Bilbo