Martxoaren 14an BCAM NAUKAS 2023 ekitaldia, Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ekitaldiak

π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia, munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da, gizakiek duela 4.000 urte baino gehiagoz geroztik ikertzen dihardutena. Seguruenik Pi dugu historiako zenbakirik ospetsuena. Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko erlazioa zehazten duen zenbaki irrazional hau fisika, ingeniaritza eta geologia bezalako diziplina zientifikoei lotuta dago eta harritzeko moduko aplikazio praktikoak ditu eguneroko bizimoduan.

Zenbaki honek mendez mende eragin duen lilura handiaren ondorioz, horri eskainitako eguna ere aurki dezakegu egutegian, martxoan baitugu Pi zenbakiaren Eguna ospatzeko data.

Nazioarteko ekitaldi hau Larry Shaw fisikari estatubatuarraren eskutik sortu zen, izan ere, 1988an efemeride hau ospatzeko proposamena egin zuen. Ingelesez eta euskaraz, martxoaren 14a idazteko modua bat dator konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituekin: 3-14 martxoak 14, euskaraz / 3-14 March 14th, ingelesez. Azken urteotan, Pi Egunaren ospakizuna zabalduz joan da, eta 2019ko azaroaren 26an UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

BCAM Naukas 2023

Aurten ere, Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ospakizunarekin bat egin eta BCAM NAUKAS ekitaldiaren laugarren edizioa antolatuko dugu martxoaren 14an UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Goizean, BCAM NAUKAS 2023 jardunaldiak matematika-tailerrak eskainiko ditu, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei matematika modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzeko asmoz.

Arratsaldean, 15 minutuko hitzaldi zientifikoak, dinamikoak eta hurbilekoak, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien bidez, besteak beste, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutuko ditugu.

BCAM Naukas 2023 ekitaldiaren programa

Goizez – 9:30 – 14:00- Matematika-tailerrak

Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak. Gazteei matematika era ludiko eta erakargarrian hurbiltzea dute helburu, zientzia honekiko jakin-mina pizteaz gain.

LH

5–6

LH

5–6

DBH

1-2

DBH

1-2

DBH

3–4

DBH

3–4

9:30

– 10:30

Eskuak Matera: hurbilketa fraktala
(Andrea Kali)
-euskaraz-
Papiroflexia
(Jose Ignacio Royo)
-euskaraz-
Juegos Gigantes
(Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
Problemas manipulativos para el Día de Pi (Antonio Fernández-Aliseda) Math mystery box
(Nerea Casas)
-euskaraz-
La Banda de Möbius y otras superficies retorcidas (Juan Miguel Ribera)
11:00 – 12:00

Eskuak Matera: hurbilketa fraktala
(Andrea Kali)
-euskaraz-

Papiroflexia
(Jose Ignacio Royo)
-euskaraz-
Juegos Gigantes
(Pedro Alegría – Raúl Ibañez)
Problemas manipulativos para el Día de Pi (Antonio Fernández-Aliseda) Math mystery box
(Nerea Casas)
-euskaraz-
La Banda de Möbius y otras superficies retorcidas (Juan Miguel Ribera)
12:30 – 13:30 Eskuak Matera: hurbilketa fraktala
(Andrea Kali)
-euskaraz-
Papiroflexia
(Jose Ignacio Royo)
-euskaraz-
Juegos Gigantes
(Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
Problemas manipulativos para el Día de Pi (Antonio Fernández-Aliseda) Math mystery box
(Nerea Casas)
-euskaraz-
La Banda de Möbius y otras superficies retorcidas (Juan Miguel Ribera)

Tailerrak doakoak dira eta gehienez 35 pertsonako edukiera dago bakoitzean. Ikasleek parte hartuko dute tailerretan eta ikastetxe gehiagok parte hartu ahal izateko, ikastetxe batek gehienez bi tailerretan parte hartu ahal izango du. Parte hartu nahi duten ikastetxeek otsailaren 22tik aurrera inskribatu daitezke mezu bat bidaliz kzk.ehu@gmail.com helbidera, datu hauek adieraziz:

  • Parte hartu nahi den tailerraren izena
  • Tailerraren ordutegia
  • Parte-hartzaile kopurua
  • Irakaslearen izen-deiturak
  • Ikastetxea
  • Harremanetarako telefonoa

Arratsaldez – 18:30 – 20:30 – BCAM Naukas hitzaldi laburrak

15na minutuko hitzaldi labur, bizi eta hurbilak izango dira Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan. Hitzaldi hauen bitartez, besteak beste, bertaratutakoei matematiken izaera liluragarria bistaratzeaz gain, Pi zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizimoduan dituen aplikazioak emango dira ezagutzera.

18:30 – 18:40: BCAM-NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena

18:45 – 19:00: Irantzu Barrio (UPV/EHU): “Fotografía con lente matemática”.

19:00 – 19:15: Víctor Manero (Zaragozako Unibertsitatea):Un paseo por el firmamento, de la mano de la Geometría”.

19:15 – 19:30: Verónica Álvarez (BCAM): “¿Pueden las máquinas cambiar de opinión a lo largo del tiempo?”.

19:30 – 19:45: Anabel Forte (Universitat de València): “Defendiendo a Newton”.

19:45 – 20:00: Miguel Camarasa (BCAM): “Cómo calcular el número π a hostias”.

20:00 – 20:15: Laura Toribio (CIEMAT): “Las sencillas matemáticas de nuestro universo”.

BCAM NAUKAS 2023 hitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa izango da aforoa bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EiTBren Kosmos kanalaren bitartez.

Zatoz Pi Eguna ospatzera martxoaren 14ean Bizkaia Aretora, eta ezohiko matematika egunaz gozatzeko aukera izango duzu!

Martxoaren 14an BCAM NAUKAS 2023 ekitaldia, Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Data
Ordutegia
09:30etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.