Eguzki-eklipse osoa. Behaketa, esplorazioa eta zientzia jardunaldia

2026ko abuzturaren 12an aukera paregabea izango dugu gertakari astronomiko zoragarri bat bizitzeko: eguzki-eklipse osoa. 1905ean ikusi zen azkena Euskal Herrian. Eklipsea ilunabarra baino pixka bat lehenago izango da eta ez da berdin ikusiko leku guztietan. Esaterako, erabatekoa izango da Araban, Bizkaian (hego-mendebaldean, eta ipar-mendebaldean) eta Gipuzkoan (hego-mendebaldean); Bizkaiko eta Gipuzkoako gainontzeko tokietan partziala.
Fenomeno honen atzean dagoen zientzia esploratzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, Europako Espazio Agentziak (ESA) eta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeak “Eguzki-eklipse osoa. Behaketa, esplorazioa eta zientzia” jardunaldia antolatu dute. Ekimena 2026ko maiatzaren 11n, astelehenean, egingo da Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUn.
Jardunaldiak jarduera-programa zabala eskainiko du, tartean Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako hiru tailer eta publiko orokorrarentzako beste bat egongo direlarik. Aldez aurretik izena eman beharko da. Horrez gain, hiru hitzaldi labur eta, ondoren, solasaldia izango dira. Hizlariek eklipseen funtzionamendua, astrofisikan duten garrantzia eta abuztuaren 12ko eklipsea modu seguruan behatzeko metodoak azalduko dituzte, modu atsegin eta zorrotzean. Jarduera guztietan eklipsea segurtasunez behatzeko homologatutako betaurrekoak banatuko dira.
Tailerrak eta hitzaldi laburrak
Goizean, Bigarren Hezkuntzako ikasleei (12-15 urte) zuzendutako hiru tailer egingo dira: eguzki-eklipseak nola sortzen diren, zergatik ez diren gehiagotan gertatzen eta zer metodo dauden eklipseak segurtasunez ikusteko, horretarako kamera ilun bat eraikitzen ikasiko dutelarik. Halaber, eguraldiak laguntzen badu, eguzki-behaketak egingo dira.
Arratsaldean, publiko orokorrarentzako tailer bat egingo da, plaza mugatuekin eta aldez aurretik izena emanda, planetario digital batean kosmosari lotutako hainbat alderdi ezagutzeko: Lurraren mugimenduak, urteko garai bakoitzeko zeruaren itxura eta eklipseen sorrera. Plaza-kopurua mugatua denez, parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea honako helbide honetan: kzk.ehu@gmail.com.
Ondoren, 15 minutuko hiru hitzaldi labur izango dira, astrofisikaren arloko hiru profesionalek emanda: Juan Ángel Vaquerizo (ESA), Teresa del Río (EHU) eta Peio Iñurrigarro (EHU).
Hitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa izango da lekuak bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren YouTube kanalaren bidez.
Egitaraua
Goizez | 9:30 – 14:00 | Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak
Bigarren Hezkuntzako ikasleei (12-15 urte) zuzendutako tailerrak. Helburua da eguzki-eklipseen atzean dagoen zientzia modu atsegin, praktiko eta zorrotzean azaltzea: nola sortzen diren, zergatik gertatzen diren hain gutxitxan eta nola behatu segurtasunez.
Ikastetxe bakoitzak jarduera bakarrean parte ahal izango du. Tailerrak doakoak dira, eta saio bakoitzean gehienez 30 ikaslek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea honako helbide honetan: kzk.ehu@gmail.com.
—
Tailerra + eguzki-behaketak* | “Eklipseak hilabetero, zergatik ez?”
Hiru saio: 10:00 – 0:45 | 11:00 – 11:45 | 12:00 – 12:45 – euskaraz
*Ekimenaren ondoren, lainorik ez bada, eguzki-behaketak egingo dira.
—
Tailerra “Cómo construir una cámara oscura” (Kamera ilun bat nola egiten den)
Hiru saio: 9:30 – 10:45 | 11:00 – 12:15 | 12:30 – 13:45 – gaztelaniaz
—
Tailerra “Planetario digitala”
Lau saio: 9:30 – 10:15 | 10:30 – 11:15 | 11:30 – 12:15 | 12:30 – 13:15 – euskaraz
—
Arrratsaldez | 16:00 – 20:00 | Tailerra + hitzaldiak eta solasaldia
Tailerra | Planetario digitala (publiko orokorrarentzat)
Bi saio: 16:00 – 16:50 (euskaraz) | 17:00 – 17:50 (gaztelaniaz)
Kupula formako planetario digital batean esperientzia murgilgarria, kosmosari lotutako hainbat alderdi ezagutzeko: Lurraren mugimenduak, urteko garai bakoitzeko zeruaren itxura eta eklipseen sorrera. Jarduera hau Susana Malónek emangu du, argi-kutsaduraren arloan espezializatutako astrofisikari eta zientzia-dibulgatzaileak.
Plaza mugatuak: 30 lagun saio bakoitzean. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea honako helbide honetan: kzk.ehu@gmail.com.
—
Hitzaldiak eta ondorengo solasaldia (18:30tik – 20:00etara)
15 minutuko hiru hitzaldi izango dira Bizkaia Aretoa-EHUko Mitxelena aretoan, publiko orokorrari irekita, astrofisika arloko hiru profesionalen parte-hartzearekin. Ondoren 20 minutuko solasaldia izango da ikusle eta hizlarien artean.
18:30: Aurkezpena.
18:35 – 18:50: Juan Ángel Vaquerizo (ESA) – “Métodos de observación segura de eclipses” (Eklipseak segurtasunez behatzeko metodoak) – gaztelaniaz
18:55 – 19:10: Teresa del Río (EHU): “Lo que un eclipse total revela del sol” (Eklipse oso batek eguzkitaz argitzen duena) – gaztelaniaz
19:15 – 19:30: Peio Iñurrigarro (EHU): “Eklipseak eta iragateak” – euskaraz. Hitzaldi honek gaztelaniazko aldi bereko itzulpena izango du.
19:35 – 19:55: Solasaldia Juan Ángel Vaquerizo, Teresa del Río eta Peio Iñurrigarrorekin.
20:00 Amaiera
Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren YouTube kanalaren bidez.
Eguzki-eklipse osoa. Behaketa, esplorazioa eta zientzia jardunaldia
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 09:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa – EHU.
- Helbidea
- Abandoibarra etorbidea, 3. , Bilbo.