Argi-tresnak: zientzia-fikziotik film molekularretara

Ekitaldiak

Laser-izpiek aukera ugari eskaintzen dituzte gure egungo munduan, baina duela hamarkada gutxi sortu ziren. 1960an aurkitu zirenetik, laser-izpiak zientzia-fikziozko film eta serieen inspirazio izan dira, baina gerora garatutako teknika berriei esker, fantasia horietako batzuk gauzatu egin dira. Izan ere, oso erabilgarriak izan diren argi-tresna ahaltsuak sortu ahal izan dira biologian, medikuntzan, industrian, telekomunikazioetan edo oinarrizko ikerkuntzan.

Argi-tresnak: zientzia-fikziotik film molekularretara” hitzaldiak laser-izpiek eskaintzen dituzten aplikazioetako batzuk deskribatuko ditu, eta denbora-tarte laburrean metatutako intentsitate handiko laser-iturrien ikuspegi berriak aztertuko ditu. Izan ere, azken hauek prozesu molekularrak filmatzeko aukera ematen dute, baita orain arte zientziarentzat esplora ezinak izan diren elektroien munduan barneratzeko ere.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrietako Liburutegiak bultzatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan egingo da otsailaren 26an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.

Nerea Zabala Fisikan doktorea izango da hizlaria eta laser-izpien gakoak argituko ditu saioan. Nerea Zabala Donostia International Physics Centerri (DIPC) atxikitako ikertzailea da eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. Fundazio honek antolatu du urtarriletik martxora bitartean hitzaldi hau barne duen zinema eta zientziari buruzko zikloa. DIPCek Euskadiko Filmategiarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin batera antolatu du ziklo honen hirugarren edizioa.

Hauxe da Kultura Zientifikoko Katedrak 2020an DIPCekin batera antolatu duen bigarren ekitaldia Bilbon. Saioa Euskal Filmotekak, Donostia International Physics Center eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako zinema- eta zientzia-zikloaren hirugarren edizioan barruan egingo da. Hala, 2020ko urtarriletik martxora bitartean zineaz eta zientziaz gozatzeko aukera izango da, zientzialari eta zientzialariekin batera. Zinema eta zientziari buruzko zikloaren barruan, film-emanaldiak egiten dira astero Donostiako Tabakalera zentroan eta Bilboko Arte Ederren Museoan, gaurkotasunezko gaiak jorratzeko; hala nola, bizitzaren zentzua, robotika humanoidea, gaixotasun mentalak edo klima-aldaketa.

Hizlaria

Nerea Zabala Materialen Fisika Zentroari (CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) eta Donostia International Physics Centerri (DIPC) atxikitako ikertzailea, Fisikan doktorea eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da. Egun, argiak nanoeskalan duen portaera ikertzea du ohiko jardunaren ardatz, Nanofotonikaren Teoriari buruzko taldearen barruan.

Sarrera: librea, doakoa baina gonbidapenarekin

Bidebarrietako Liburutegian antolatuko den hitzaldi honetarako sarrera librea eta doakoa izango da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, otsailaren 21etik aurrera. Gonbidapenak goizez zein arratsaldez jaso daitezke astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dute KulturguneaTB bitartez.

Argi-tresnak: zientzia-fikziotik film molekularretara

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude