K.a. 500ean Hanno Nabigatzaileak “Gorillae” izeneko izaki iletsuak aipatu zituen Afrikako mendebaldean; izen hori erabili zuten XIX. mendeko zientzialariek berriro ere gorilak aurkitu zituztenean.Gorilek lau hanken gainean ibiltzen dira, habiak egiten dituzte eta haremetan bizi dira, ar heldu batekin eta […]
Eboluzioaren azalpenetan maiz entzuten den galdera da: “Eboluzioa egia bada, zergatik daude oraindik txinpantzeak?”. Erantzuna sinplea da: gizakiak ez gara txinpantzeetatik eboluzionatu, bi espeziek arbaso komuna partekatzen dugu. Orain dela 6-7 milioi urte bizi izan zen arbaso horretatik banandu ziren […]
Orain dela 3,2 milioi urte, gaur egungo Etiopian, zutik ibiltzen zen baina zuhaitzetara igotzen jarraitzen zuen arbaso bat bizi zen: Lucy, Australopithecus afarensis espeziekoa. Ez zen ez gizaki bat, ezta tximino bat ere, bien arteko zerbait baizik. Burmuin txikia zuen […]
Homo sapiens, Homo neanderthalensis, Homo erectus, Homo antecessor, Homo habilis… eta beste hainbat. Baina, lehenik eta behin, zer da espezie bat? Espeziea izaki bizidunak sailkatzeko oinarrizko unitatea da, eta definizio ohikoenaren arabera, espezie berekoak dira elkarrekin ugaltzeko eta kume emankorrak […]
Lehenengo gizakia zein izan zen eta noiz bihurtu ginen gizaki galdetu izan da maiz. Gure espezieari Homo sapiens izena jarri diogu, eta generoa Homo izatea zer esan nahi duen galdetzen diogu gure buruari. Homo habilis aurkitu zenean, duela 2,3 milioi […]
Gizaki modernoa, Homo sapiens, Afrikan garatu zen, orain dela 300.000 urte baino gutxiago. Lehen txangoak orain dela 215.000 urte inguru egin ziren, baina benetako hedapena 70.000 eta 50.000 urte artean hasi zen, lehenengo Hegoaldeko Asiatik Australiaraino, gero Europara eta Ameriketara […]
Gizaki anatomikoki modernoak Eurasiara iritsi zirenean, Neandertalak aurkitu zituzten: sendoagoak, indartsuagoak eta klima hotzera moldatuagoak ziren lehengusuak. Ez dira gure arbaso zuzenak… edo agian bai? Teknologia nahiko sofistikatua zuten, Mousteriar kulturako harrizko tresnak, sua pizteko gaitasuna, arropa sinpleak, sendabelarrak erabiltzeko […]
Orain dela 40.000 urte, gure Europako arbasoak txirulak egiten, gizakien forma zuten estatuak sortzen eta kobazuloetako paretak margotzen hasi ziren. Anatomikoki modernoak ziren, gure antza zuten, baina portaeran jauzi handia egin zuten eta portaera guztiz modernoa garatu zuten. Cro-Magnon izenarekin […]
Arbasoak kontatzerakoan, lehen belaunaldietan kopurua ulergarria egiten zaigu: bi guraso, lau aiton-amona, zortzi birraitona-amona… Baina kopurua azkar hazten da, eta iritsiko da momentu bat non arbaso gehiago izango ditugun garai hartan munduan bizi ziren pertsonak baino. Horregatik, denok gara pixka […]
Historikoki, eboluzioa eskailera baten moduan azaldu izan da: izaki sinpleetatik hasi eta, mailaz maila, gizakiongan amaitzen den bide gisa. Baina ikuspegi honek arazo bat du: pentsaraztea gu garela “eboluzioaren helburua” edo “izakirik eboluzionatuena”. Zuhaitzaren metafora erabiliz, ordea, argiago ikus daiteke […]