Archivo de Etiquetas:: kontsumoa

Kontsumitzaileen etnozentrismoaren eta aldi berean eskualdekoak, tokikoak eta tradizionalak diren produktuen kontsumoaren arteko harremanaren inguruko ikerketa argitaratu du Aitor Calvo ikertzaileak.
Kontsumitzaileen artean oso estimatuak dira produktu hauek eta proportzio handi batean erosten dituzte beste alternatiba batzuen aldean, emaitzen arabera. Horretaz gain, kontsumitzailearen etnozentrismo mailak zenbaitetan, ez beti, eskualdeko, tokiko eta tradizional diren produktuen erosketa efektiboarekin lotuta dagoela ikusi […]

Ur botilaratuaren kontsumoa gero eta zabalduago dago planeta osoan, baina gutxitan hautematen diren inpaktuak sortzen ditu. Izan ere, baliabideak xahutzen dira merkaturatzen den plastikozko ontzien produkzioan, garraioan eta, batez ere, amaieran: hondakindegietan eta itsasoan amaitzen dute. Gainera, ontziratutako urak ez du zertan iturriko ura baino osasungarriagoa izan, haren kostua mila handiz handiagoa den arren. Ikertalde batek UPV/EHUn ur botilaratuaren kontsumoari […]