Ba al dakizu kimika teorikoa zer den? Ba al dakizu zertan bereizten den ohiko kimikatik eta zertarako balio duen molekulen erreakzioak ordenagailu bidez simulatzea? Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika fisikoko katedradunarekin hitz egin dugu haren jakintza esparruari buruz. Ikus itzazu eman dizkigun erantzunak honako bideoan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez, euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.
Zientzialari 06 – Jesus Ugalde from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
4 iruzkinak
Guztiz interesgarria, argitasun osoz azaldua. Eta teoriagintzaren garrantzia azpimarratzen du, batzuetan nahikoa sinisten ez dena, aplikazioaren behe-lainoetan. Teoriagintza da zientziaren helburua, “teoria” hitzak Grekera zaharrean “irudia” esan nahi zuen. Errealitatearen irudirik gabe, teoriarik gabe, itsumustuan gabiltza bila, maparik gabe.
Kuriosoa, Itziar. Neu ere teoriari buruzko baieztapenarekin gelditu nintzen. Oso oso ona da. Grekeraz teoria = irudia dela diozula, “eredu” berbak esangura bera du. Zientzia, hain zuzen ere, ereduak sortzea eta kontrastatzea da. Teoria = irudia = eredua.
Jesus distiratsua da.
[…] Ba al dakizu kimika teorikoa zer den? Ba al dakizu zertan bereizten den ohiko kimikatik eta zertarako balio duen molekulen erreakzioak ordenagailu bidez simulatzea? […]
Teoriak, irudiak eta ereduak… Hazten diren irudiak eta ereduak. Jesusen laborategian ikertzen nuen garaian, duela 15 urte inguru, 17 agian, 20 atomo dituen molekula txiki baten kalkulu kuantiko teoriko bat egitea eromena zen; orain, proteinekin lan egiten dute, alegia milaka atomo dituzten molekulekin… puff… harrigarria. Gauzak ondo garatzen ari zareten seinale, Jesus.