Ezjakintasunaren kartografia #30 – #31

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen azken asteotan kaleratu diren artikuluen laburpena.

Ezjakintasunaren kartografia 30-31

Ez da arraroa aurkitzea, baliabideen banaketa taldeko kideek egin duten esfortzuaren araberakoa izan behar duela pentsatzen duenik. Batzuentzat horrela bada ere, taldeen azterketak agerian uzten du banaketa egiteko orduan egon badaudela egiturazko indarrak. Horien arabera, baliabideak ez dira merituaren arabera banatzen, baizik eta estatusaren arabera. Zientzia ez da honetaz libro eta, dirudienez, txarrera doa. Silvia Románek kontatzen digu Growing inequalities in science artikuluan.

Zergatik izan beharko luke “hobeagoa” iragarpen gehiago eta hobeagoak egiten dituen teoria bat, gutxiago egiten dituenak baino? Edo, zergatik teoria baten iragarpena harrigarria bada hobetzen du honen estatus epistemologikoa? Jesús Zamorak lantzen du gaia The paradox of prediction-en.

Egun, biologian gertatu daitekeen gauzarik bitxiena da, azken 250 urteotan izendatu diren espezieen antzik ez duen beste bat agertzea. Eta horrez gain, honen hurbileko eboluzio-ahaideak ezezagunak izatea. Ba hori berori gertatu berri da eta Rafael Medinak jartzen digu testuinguruan: Wanted!.

Baliteke inoiz entzun ez izana serialismoari buruz hitz egiten. Serialismoaren oinarria da, denbora behar dela denbora pasatzeko. Horri esker, gure denboraren igarotzea beste norbaitek neurtu ahalko luke beste denbora edo sasoi batean. Hau da, Einsteinen espaziodenboraren laugarren dimentsioa digeritzen erraza egin zuen, J.W. Dunne ingeniari aeronautiko iraultzailearen ideiatako bat. Katy Pricek aurkezten dizkigu haren ideietariko batzuk: J.W. Dunne and the popular promise of dreams.

Eta, txirrindulariarentzat kaskoa eramatea komenigarria izan arren hau derrigortzen duten legeak kaltegarriak balira? Hau da Carlos Casanuevak aztertzen duena When cycling, wear a helmet…or maybe don’t artikuluan.

Giza entzefaloa ikertzeko teknikarik ikusgarrienetako da optogenetika. José Vioscak honen sarrera txiki bat egiten digu eta ugaztunen oinarrizko bi jokamolde, sexua eta erasoa, neurtzeko nola erabili daitekeen azaltzen digu Optics meets genetics to unravel the brain: the case of sex and aggression-en.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>