Ezjakintasunaren kartografia #34

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia

Gaur egun, ezin dira ordenagailuak gizakien entzefaloarekin konparatu, objektuak antzemateko orduan ezta ahozko hizkuntza ezagutzeko unean. Hala ere, baliteke hau aldatzea txip berri bati esker. Garuneko neuronen konexio-egituraren antza duen txip bati esker. Jorge Mejíasek azaltzen digu: A brain inside a chip.

Seguruenik, aurten hauts gehien harrotu duen berri zientifikoa BICEP2 teleskopioak egindako aurkikuntzaren albisteari dagokio. Honek, grabitazio-uhinen arrastoak antzeman zituen eta hauek inflazio kosmikoaren teoria egiaztatzen duen froga omen lirateke. Baina Plank misioaren azken datuek animoak beratu dituzte. Víctor Marínek azaltzen digu ikerketa honen garrantzia eta zein den egungo egoera: The search for cosmic inflation.

Zaren hori edo bihurtu zaren hori izateko orduan, genetikaz gain zerbait gehiagok badu zeresana ere. Agian, zure amak enbrioi-garapenaren tartean sufritu zuen estresak badu harremana egun dituzun arazo mentalekin. Raúl Delgadok aztertzen du gaia: It is all your parents’ fault (I): how mummy alters your brain development.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.