Ezjakintasunaren kartografia #9

ezjakintasunaren kartografia 9

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Urteak ikertzen eman ondoren fonologoek antzeman zuten gizakiok nola sortzen eta erabiltzen dugun soinu-sistema hainbat hizkuntzetan. Garunak hizkuntzari erantzuten dio fonologoek antzeman zuten ezaugarri horiei jarraituz. Honen harira, hizkuntzalaritza eta neurozientzien arteko konbergentziaren adibide polita dakarkigu Itziar LakakPhonology and brain: it’s all in the features-en.

Garunaren mapa xehea egiteko orduan ikus genezake hau egiteko moduetariko bat dela teknika genetikoak erabiltzea. Ikerketa berri baten modu honen indarra plazaratzen du: eredu matematiko bat garuneko zelula bat non kokatzen den jakiteko gai da, haren profil genetikoa ezagututa bakarrik. Rosa García-Verdugok kontatzen digu 2D brain mapping: gene expression and spatial location-en.

Tokiko, herrialdeko eta mundu mailako oligopolioak daude eta hauen merkatua enpresa kopuru txiki baten esku egoten da. Kasu hauetan, eredu matematiko erraz bat merkatuaren oreka deskribatzeko gai da, 1838. urtean garatutako eredu matematikoa. Gaia ikertzen diharduen José Luis Ferreira ikertzaileak ereduaren arrakastak errepasatzen ditu The Cournot model of oligopoly-n.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>