Kultura Zientifikoko Katedraren lana 2014an

Dibulgazioa

Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan.

Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren sorrera 2010ean. Urtetik urtera Katedraren jarduera etengabea hazi da. Askotariko izaera duten hainbat ekintza antolatu eta gauzatu ditu urteotan. Horren baitan, gaur, 2014an zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko antolatu diren jarduerak zeintzuk izan zehazten ditugu jarraian. Urte oso bateko ekitaldi-zerrenda, askotariko erakunde, eragile eta bidelagunen lanari eta inplikazioari esker gauzatuak.

Kultura Zientifikoko Katedraren lana 2014an (1)

Beraien izaeraren arabera ordenatu dira jarduerak, dibulgaziokoak (hitzaldiak eta xede horretako ekintzak) eta irakaskuntzako (udako ikastaroak) edo beste mota bateko jarduerak bereizi dira. Beste erakundeekiko lankidetzak eta Katedrako koordinatzaileak parte hartutako aurkezpenak (hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketak eta abar), aparte aurkeztu dira.

Argitalpen digitalak

  • Mapping Ignorance. Blog hau Katedrak sustatu du eta Euskampus Fundazioaren babes ekonomikoa du; dibulgazio zientifikoko goi-mailako artikuluak argitaratzen ditu ingelesez. 2014. urtean guztira 207 ohar argitaratu zituen, 224.264 orrialde zerbitzatu zituen eta ikustaldirik gehienak AEBetakoak izan ziren, %23.
  • Cuaderno de Cultura Científica. Koadernoak gero eta atal eta ohar gehiago du; dela idatzizko testuenak dela Katedrak antolatutako edo parte hartutako dibulgazio jarduerenak. 2014ean Koadernoak 485 ohar argitaratu zituen eta 1.004.679 orrialde zerbitzatu; ikustaldie %30 estatu espainiarraz kanpokoak izan ziren.
  • Zientzia Kaiera. Zientzia Kaierak bere jarduera hazi egin du 2014ean. Hainbat eduki argitaratzen ditu zenbait ataletan. Iaz 307 ohar argitaratu zituen eta 45.724 orrialde zerbitzatu ditu; ikustaldien %70 EAEkoak izan dira. Zientzia Kaiera .eus domeinuarekin argitaratzen da.
  • Mujeres con ciencia. Iazko maiatzean sortu zen Mujeres con ciencia; bere helburua da emakumeen zientziaren eta teknologiaren alorrean egin dituzten eta egiten dituzten jarduerak ikusgarri bihurtzea. Maiatzean jaio zenetik, 397 sarrera argitaratu ditu, horietatik 186 ohiko oharrak izan ziren eta 211 efemerideak. 79.060 orrialde zerbitzatu ditu (34.314 erabiltzaile bakar) eta ikustaldien %36 beste herrialde batzuetakoak izan dira.
  • Cienciasfera. Zientziako blogen pilatzailea da. Gaztelaniaz argitaratzen diren zientziako blogik onenetan erraz sartu ahal izateko argitaratzen da. 150 blog baino gehiago daude afiliatuta eta oharrak diziplinaren arabera sailkatzen dira.
  • Zientzia.info. Gune honek bi helburu betetzen ditu. Batetik, egungo informazio zientifikorik onena eskuratzeko plataforma bat da; egunero informazio zientifikorik interesgarriena hautatzen baitu, kontrastatutako kalitatea duten bitarteko digitaletatik. Bestetik, hirueleduna denez (gaztelania, euskara eta ingelesa), hiru hizkuntza horietan argitaratzen diren bitartekoetako albisteen erreferentziak egiten ditu. Informazio zientifikorik hoberena osatzeko, zientziako blogen bi pilatzailetara sarrerak ditu: Science Seeker ingelesez eta Cienciasfera gaztelaniaz eta zientziaz sarean euskaraz argitaratzen den guztia jasotzen duen Zientzia Kaierako asteroko oharretara ere bai. Eta bestalde, Katedrako lau blogen estekak ditu, baita Youtuben eta Vimeon dituzten kateenak ere.

Matematikak buru geraezinentzat

Programa hau Aupatuz elkartearekin (adimen gaitasun handiko seme-alabak ditugun familien elkartearekin) lankidetzan egin da, eta zenbait elkarrizketa, hitzaldi eta tailerrak daude 15 urte arteko haurrentzat. Partaideak bi taldetan banatu dira (9-11 urtekoak batean eta 12-15ekoak bestean) tailerrak egiteko.

  • Urtarrilak 31; tokia: BCAM egoitza (Basque Center for Applied Mathematics), Bilbo; BCAMeko gazte ikertzaileekin hizketan, Basque Center for Applied Mathematics (elkarrizketak), Goran Stipcich (Kroazia), Stefanie Sonner (Alemania) eta Mario Fernández-Pendás (Espainia).
  • Otsailak 22; tokia Bizkaia Aretoa. Hitzaldia (9-11 urte): Literaturaren matematika, Marta Macho, UPV-EHU. Hitzaldia (12-15 urte): Ibili matematikoa komunikabideetan zehar , Raúl Ibáñez, UPV-EHU.
  • Martxoak 15; tokia: Bizkaia Aretoa. Hitzaldia (9-11 urte): Ibili matematikoa komunikabideetan zehar, Raúl Ibáñez, UPV-EHU. Hitzaldia (12-15 urte): Literaturaren matematika, Marta Macho, UPV-EHU.
  • Apirilak 5; tokia: Bizkaia Aretoa. Tailerra (9-11 urte): Magia eta matematika, Pedro Alegría, UPV-EHU. Tailerra (12-15 urte): Papiroflexia matematikoa, José Ignacio Royo, UPV-EHU.
  • Maiatzak 3; tokia: Bizkaia Aretoa. Tailerra (9-11 urte): Papiroflexia matematikoa, José Ignacio Royo, UPV-EHU. Tailerra (12-15 urte): Magia eta matematika, Pedro Alegría, UPV-EHU.
  • Maiatzak 17; tokia: Bizkaia Aretoa. Tailerrak (9-11 urte eta 12-15 urte): Ingenio jolasak, Pedro Alegría (12-15) eta Raúl Ibáñez (9-11 urte).
  • Maiatzak 23; tokia: Bizkaia Aretoa. Martin Gardnerri omenaldia, Matematika lizentziaturako Ricardo Grande eta Josué Tonelli ikasleekin elkarrizketa-tailerra.

Era berean, tailerretara joandako denen artean Hex jolasa eta tangram eta tangramion puzzle geometrikoak banatu ziren.

Antolatutako hitzaldiak

VIII Darwinen eguna

  • Otsailak 12; tokia Bidebarrietako liburutegia, Bilbo; hitzaldiak: Espezie bat desagertzen denean, behin betiko desagertzen al da?, Ana Zubiaga, eta Genoma neandertala, Carles Lalueza-Fox. Darwinen eguna Círculo Escéptico eta Bidebarrietako liburutegiarekin elkarlanean antolatzen da.

III M4temozioa

III Zientziateka

3. Zientziaketa izan da 2014an; Bastida aretoan (Bilboko Alondegian) gutxi gorabehera hilean behin izaten diren hitzaldi-elkarrizketak dira. Gehienetan UPV/EHUko ikertzaileak izaten dira bertan. Euskampusen babesarekin eta Bilboko Alondegiaren lankidetzarekin egiten da programa hau.

  • Urtarrilak 22; Xabier López (Kimika Fakultatea, UPV/EHU): Proteinekin dantzan edo nola prestatu zen Nobel bat
  • Otsailak 26; Miguel Ángel Cuevas Diarte (Bartzelonako unibertsitatea): Simetria gure inguruan
  • Martxoak 26; Eva Ferreira (Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatea, UPV/EHU): Desberdintasunaren matematikak
  • Apirilak 30; José María Senovilla (Zientzia eta Teknologia fakultatea, UPV/EHU) Unibertso jaioberria.
  • Maiatzak 14; José Antonio Rodríguez (Medikuntza eta Odontologia fakultatea, UPV/EHU): 0 legamia: aurrerapenak genoma sintetikoen garapenean
  • Ekainak 18; Alvar Arrizabalaga (Letren Fakultatea, UPV/EHU): Neandertalen gainbehera.
  • Irailak 24; José Ignacio Saiz Salinas (Zientzia eta Teknologia fakultatea, UPV/EHU): Itsasadarrari bizia dario
  • Urriak 15; Guillermo Quindós (Medikuntza eta Odontologia fakultatea, UPV/EHU): Beldurra ebola garaian
  • Azaroak 12; Carlos Matute (Medikuntza eta Odontologia fakultatea, UPV/EHU; BERC Achúcarro): Burmuineko GPSa: espazioan nola orientatzen garen
  • Abenduan 17; Aitor Bergara (Zientzia eta Teknologia fakultatea, UPV/EHU; DIPC): Menderako argi bat

Ozeanoa eta osasuna: zer da hau?

Kultura Zientifikoaren Katedrak eta Plentziako Itsas Estazioak (PIES) elkarlanean antolatutako zikloa. Ziklo honen xedea izan zen herritarrei ezagutaraztea itsasoak eta hauen egoerak zein garrantzitsuak diren pertsonen osasunerako. Zikloak sei saio izan zituen, eta gehienak Bizkaia Aretoan egin ziren, nahiz eta lehenengoa eta azkena Foru Liburutegian eta Estazioan bertan izan, hurrenez hurren. Saio bakoitzean bi aurkezpen egin ziren; PIEko ikertzaile batek bata eta gonbidatu batek bestea.

  • Urtarrilak 23; Ionan Marigómez (Plentziako Itsas Estazioa, UPV/EHU): Plentziako Itsas Estazioa, ozeanoaren eta osasunaren azterketan.
  • Urtarrilak 23; José Vicente Tarazona Lafarga (European Chemicals Agency-ko arriskuak ebaluatzeko batzordeko presidente ohia): REACH europar araudia: betebeharrak eta aukerak.
  • Otsailak 5; Harkaitz Egiraun (UPV/EHU): Jokabide- eta igeriketa-ereduak, uraren kalitate eta arrainen ongizatearen monitorizazio ez inbaditzailerako oinarri.
  • Otsailak 5; Mikel Becerro (IPNA‐CISC; PIE‐UPV/EHU): Itsas biodibertsitatea XXI. mendeko ikuspegitik.
  • Martxoak 6; Ohiana Ros (PIE, UPV/EHU): Laginketa pasiboaren garapena eta aplikazioa ingurumeneko uren biomonitorizazioan
  • Martxoak 6; Ibon Cancio (PIE, UPV/EHU): EMBRC: ikerketarako europar azpiegitura, itsas baliabide bioteknologikoei Euskaditik sarbidea emango diena.
  • Apirilak 9; Nerea Duroidier (PIE, UPV/EHU): Zilar nanopartikuluen ingurumen toxikotasuna.
  • Apirilak 9; Antonio Villalba (Instituto de Investigaciones Marinas, CSIC, Vigo): Moluskuen gaixotasunak, zer dira eta zer eragin duten gugan?
  • Ekainak 5; Iratxe Rojo (PIE, UPV/EHU): Arrainen sexua Zelan asmatu?
  • Ekainak 5; José María Navas (INIA): Disruptore endokrinoak, zer dira eta non daude?
  • Ekainak 26; Esther Blanco Rayón (PIE, UPV/EHU): Ingurumen estatus onaren biomarkatzaileak itsas estrategia esparru-zuzentarau europarrean.
  • Ekainak 26; Simon Munt (Pharmamar): Farmako berrien itsas bioprospekzioa
  • Irailak 26 eta 27; tokia: Bizkaia Aretoa (UPV/EHU), Bilbo; Naukas dibulgazio zientifikoko ekitaldiaren laugarren edizioa da. Guztira 10 minutuko 58 hitzaldi izan ziren, lau elkarrizketa (Juan José Gómez Cadenas, Otilia Castro, Francisco Etxeberria eta Miguel Botella), magia eta neurozientziako saio bat (20 min); aldi berean, haurrentzako 9 saio berezi egin ziren, ordu erdikoak, zientzia eta matematikei buruz, eta 30 minutuko kontzertu bat. Ekitaldia Naukas plataformarekin lankidetzan antolatzen da.

IV Naukas Bilbao

  • Irailak 26 eta 27; tokia: Bizkaia Aretoa (UPV/EHU), Bilbo; Naukas dibulgazio zientifikoko ekitaldiaren laugarren edizioa da. Guztira 10 minutuko 58 hitzaldi izan ziren, lau elkarrizketa (Juan José Gómez Cadenas, Otilia Castro, Francisco Etxeberria eta Miguel Botella), magia eta neurozientziako saio bat (20 min); aldi berean, haurrentzako 9 saio berezi egin ziren, ordu erdikoak, zientzia eta matematikei buruz, eta 30 minutuko kontzertu bat. Ekitaldia Naukas plataformarekin lankidetzan antolatzen da.

Odón de Buen eta itsas ikerketa Euskadin

Kultura Zientifikoaren Katedrak, AZTIk eta Donostiako Aquariumak elkarrekin antolatutako jardunaldia Odón Buen omentzeko; Ozeanografiako espainiar Institutuaren sortzailea eta Espainian ikerketa ozeanografikoaren sustatzailea. Euskadiko itsas ikerketaren iragana, orainaldia eta etorkizuna aztertzea izan zen beste xedeetako bat. Azaroaren 12an izan zen.

Hitzaldiak:

  • Antonio Calvo Roy (Komunikazio zientifikoko espainiar elkarteko presidentea): Odón de Buen, zientzia eta politika bi errepublikaren erdian
  • Alejandro Larrode (Donostiako Aquariumeko museo arlokok koordinatzailea): Lehenengo ikerketa ozeanografikoak Euskadin
  • Lorenzo Motos (I+G+B zuzendaria, Itsas Ikerketa, AZTI Tecnalia): Arrantza kudeaketarako ezagutzaren oinarriak, Euskal Herriaren ekarpena azken 30 urtean.
  • Ionan Marigómez (Biologia zelularreko katedraduna, UPV/EHU eta Plentziako Itsas Estazioko zuzendaria): Ikerketa ozeanografikoko euskal estrategiarantz.

Kristalografia eta X izpiak

Azaroan, eta Pascual Román irakasleak proposatuta (Kimika organikoa, UPV/EHU), Katedrak hiri hitzaldiko ziklo txiki bat antolatu zuen, Kristalografiaren Nazioarteko Urtea ospatzeko. Bizkaia Aretoan izan ziren hitzaldiak:

Hitzaldiak:

  • Azaroak 13; Pascual Román Polo (UPV/EHU): Henry Moseley: X izpiak, taula periodikoa eta gerra.
  • Azaroak 20; Jesús R. Berenguer Marín (Errioxako Unibertsitatea): X izpien difrakzioa: zinemaren aliatua edo Hamelingo xirularia.
  • Azaroak 27; Martín Martínez Ripoll (CSIC): Kristalean zehar: argi-ilunekiko historia, Nobeldunez josia.
  • Apirilak 8; tokia: Kutxa Andia aretoa, Andia kalea, Donostia; hitzaldia: The Popularization of Science in Early Twentieth-Century Britain, Peter J. Bowler (Queen´s University, Belfast).
  • Maiatzak 20; tokia: Baroja aretoa, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Bilbo; hitzaldia: Kaixo, errobot, lagunduko?, Helena Matute, Deustuko Unibertsitatea.
  • Ekainak 13; tokia: Arriaga aretoa, Bizkaia Aretoa (UPV/EHU), Bilbo; hitzaldia: Planeta bat, ozeano bat, Luís Valdés (UNESCOren gobernu arteko batzorde ozeanografikoko Ozeanoko Zientzien zuzendaria); Hitzaldi hau PIE (Plentziako Itsas Estazioa) eta Euskampus Fundazioarekin elkarlanean antolatu zen, Ozeanoen mundu eguna ospatzeko.

Hitzaldi bereziak:

  • Apirilak 8; tokia: Kutxa Andia aretoa, Andia kalea, Donostia; hitzaldia: The Popularization of Science in Early Twentieth-Century Britain, Peter J. Bowler (Queen´s University, Belfast).
  • Maiatzak 20; tokia: Baroja aretoa, Bizkaia Aretoa, UPV/EHU, Bilbo; hitzaldia: Kaixo, errobot, lagunduko?, Helena Matute, Deustuko Unibertsitatea.
  • Ekainak 13; tokia: Arriaga aretoa, Bizkaia Aretoa (UPV/EHU), Bilbo; hitzaldia: Planeta bat, ozeano bat, Luís Valdés (UNESCOren gobernu arteko batzorde ozeanografikoko Ozeanoko Zientzien zuzendaria); Hitzaldi hau PIE (Plentziako Itsas Estazioa) eta Euskampus Fundazioarekin elkarlanean antolatu zen, Ozeanoen mundu eguna ospatzeko.

Udako ikastaroa

Egunak: Irailak 1, 2 eta 3. Tokia: Miramar jauregia, Donostia. Ikastaroaren izena: “Gure bizitzako zientzia”; Ikerbasque Fundazioarekin lankidetzan antolatu zen ikastaroa. Hizlariak:

  • Fernando Cossío Mora (UPV/EHU): Aurkezpena
  • Marta Macho Stadler (UPV/EHU): Literaturako matematikak
  • Elena Urdaneta Alzola (Basque Culinary Center): Zientzia sukaldean
  • Almudena Martín Castro (Engineea Remote Technologies): Musika zientzia zenean
  • Gustavo Ariel Schwartz (Centro de Física de Materiales, DIPC): Artea, literatura eta zientzia
  • Manuel Carreiras (Basque Center on Cognition, Brain and Language): Hizketaren zientzia
  • José Luís Ferreira (Carlos III unibertsitatea, Madril): Ekonomia eta bere gezurrak
  • José Ramón Alonso (Salamancako unibertsitatea): Maitasunaren neurobiologia. Zoroaldi iragankorra ote?
  • Juan Ignacio Pérez (UPV/EHU): Kultura faktore ebolutibo gisa

Ikus-entzunezko proiektuak

Kultura Zientifikoko Katedraren lana 2014an (2)

Hitzaldi eta ekitaldien hedapena Interneten

  • Katedrak zientzia hedatzeko egiten dituen ekitaldi ia guztiak (hitzaldiak, jardunaldiak, elkarrizketak…) zuzenean ematen dira Internetez eta grabatu egiten dira geure nahiz beste erakundeen euskarri digitaletan hedatu ahal izateko ondoren. EiTBrekin dugun lankidetzari esker egiten da hori, eta erakunde publiko hori da zeregin hori burutzen duena.

Irrati bidezko dibulgazioa

  • Katedraren koordinatzaileak bi irrati-saiotan hartzen du parte; eta gaurkotasuneko gai zientifikoez aritzen da edo Katedrako bitartekoetan argitaratutakoez. Astero 20 minutuko saio bat egiten du (10:30etik 10:50era) Onda Vascako Euskadi Hoy Magazine saioan. Beste saioa ere 20 minutukoa izaten da, Radio Euskadik arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara ematen duen La mecánica del caracol.

Dani y Fiti webseriea

  • Dani y Fiti webserieak sei episodio labur (bi minutu ingurukoak) ditu eta fikziozko bi pertsonaia aritzen dira gai zientifikoez. Umorezko saioa da, beraz, gai horiez erabateko ezjakintasuna dute. Cuaderno de Cultura Científica, Naukas eta Microsiervosen jarri da seriea eta Katedraren youtubeko kanalean dago. José A. Pérezek sortu du.

Zientzialari

  • Katedrak bost minutuko bideoak egiten ditu eta horietan UPV/EHUko ikertzaileek beraien ikerketen eta lanean ari diren alorraren alderdi desberdinak azaltzen dituzte euskaraz. Zientzia Kaieran argitaratzen da bideoa, hamabostean behin izaten da, aurtengo otsailean hasi ziren eta abuztuan ez da ezer argitaratzen. GUKek sortu du.

Catástrofe UV podcast-a

  • 2014ko otsailetik Katedrak podcast bat babesten du, “Catastrofe Ultravioleta” deitzen da eta gai zientifikoez aritzen da. 2014an sei podcast argitaratu dira.

Órbita Laikarekin lankidetza

  • Órbita Laika” telebistako entretenimendu-programa bat da eta gai zientifikoez aritzen da. FECyT-k ekoizten du, K-2000-k zuzendu eta José Antonio Pérezek zuzentzen du TVEko 2. katerako. 2014ko azaroan hasi zen eta igandeetan izaten da 23:00etatik 24:00etara. Kultura Zientifikoaren Katedra programarekin lankidetzan aritzen da eta bi espazio labur ditu: Ciencia Exprés, hiru minutu baino gutxiagoko animazio bidez zientziako oinarrizko kontzepturen bat azaltzen da; José Luís Cresporenak (Quantum Fracture) dira animazioak. Bestea sukaldeko errezeten alderdi zientifikoei buruzko espazio txiki bat da; espazio hau sortzen parte hartu dute Yanko Iruinek (UPV/EHU), José Manuel López Nicolásek (Murtziako unibertsitatea) eta Xabier Gutiérrezek (Arzak jatetxea).

Lankidetzak

Jakin Mina

  • Jakiundek antolatutako Jakin Mina programaren antolakuntzan parte hartu. DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako programa da; ikastetxeetako zuzendaritzak aukeratzen ditu ikasleak, motibazioaren arabera. Hautatutako ikasleei zenbait gairi buruzko hitzaldiak ematen dizkiete goi-mailako zientzialariek eta akademikoek. Programa hau Baskonia osoan garatzen da. Katedrak hizlariak hautatzen laguntzen du eta Bizkaiko ikastetxeetan ematen diren hitzaldian antolatzen ere bai. Urtarriletik apirilera (2013-2014 ikasturtea) eta urritik abendura (2014-2015 ikasturtea) egin da programa. 28 hitzaldi dira guztira (10 Donostian eta Bilbon eta 4 Gasteizen eta Iruñean), sei talderi ematen zaizkie (Donostian eta Bilbon eta 1 Gasteizen eta Iruñean) eta hitzaldi bakoitzera 40 ikasle inguru joan dira.

The Promises of Science: historical perspectives

  • Apirilak 7, 8 eta 9; tokia: Carlos Santamaría zentroa, Donostia (UPV/EHU). Nazioarteko tailer honetan herrialde desberdinetako zientzialariek hartzen dute parte; hainbat “promesa” aurkeztu ziren, denak ere Historian zehar zientzia oinarri hartuta egin eta gauzatu ez zirenak. Logika eta Zientziaren Filosofia Sailak (UPV/EHU) eta Sánchez Mazas Katedrak (UPV/EHU) antolatu zuten eta Kultura Zientifikoaren Katedraren lankidetza izan zuen.

Jardunaldiak: Burdina Bizkaian eta bere ingurunea

  • Ekainak 3 eta 4; tokia: Mitxelena aretoa, Bizkaia Aretoa (UPV/EHU). UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Sailak eta Euskalerriaren Adiskideen Bizkaiko Batzordeak antolatutako jardunaldiak Kultura Zientifikoaren Katedraren lankidetza izan dute. Burdinaren geologia, metalurgia, ekonomia eta burdinaren merkataritzari buruzko gaiak aztertu ziren.

Neurozientziari buruzko hitzaldia

  • Ekainak 4; tokia: Baroja aretoa, Bizkaia Aretoa (UPV/EHU, Bilbo); hizlaria: Isabel Fariñas (Neurobiologia Molekularraren unitatea, Valentziako unibertsitatea): Zelula amak: burmuina barrutik konpondu daiteke? (Achucarro Basque Center for Neuroscience-rekin lankidetza).

Bioesperientziak

  • Azaroak 20; tokia: Arriaga aretoa, Bizkaia Aretoa (UV/EHU, Bilbo); Biologoen Elkargo Ofizialak antolatutako jardunaldia Kultura Zientifikoaren Katedraren lankidetzarekin biologiako profesionalek ideiak eta esperientziak trukatzeko eta lanbidearen ezaugarriak eta gizarteari egindako ekarpenak ezagutarazteko. Lau aurkezpen egin ziren jardunaldian, denak bizitzaren zientziako sektore desberdinetako profesionalak.

FameLab tailerra

  • Abenduak 11; tokia: Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoa (UPV/EHU, Leioa). Trebakuntza jardunaldi hau FECYT y British Council-ek antolatu dute –FameLaben sustatzaileak Espainian; bakarrizketen nazioarteko lehiaketan mundu osoko 25 herrialde baino gehiago zientzialariek hartzen dute parte UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin elkarlanean.

Emandako hitzaldiak

Atal honetako hitzaldiak Katedrako koordinatzaileak eman ditu. Dibulgaziokoak dira edo zientzia eta gizartearen arteko harremanari buruzkoak:

  • Martxoak 15; tokia: Baluarte, Iruñea. Izenburua: Neolitikoko sekuela entzimatikoak Ekitaldia: Cocinarte-Naukas.
  • Martxoak 10: tokia: Koldo Mitxelena, Donostia. Izenburua: Argien Mende Berri baterako baldintzak betetzen dira. Ekitaldia: Ikastolen Elkartearen XXI. Jardunaldi Pedagogikoak.
  • Apirilak 30; tokia: UPNA, Iruñea. Izenburua: Zientzia eta gizarte irekia. Ekitaldia: “Aspectos básicos de la actividad investigadora” doktoretza ikastaroan gonbidatutako hitzaldia.
  • Maiatzak 8; tokia: La casa encendida, Madril. Izenburua: Online katedra bat. Ekitaldia: Ciencia en redes delakoaren aurkezpen gonbidatua (Komunikazio zientifikoaren espainiar elkarteak urtero antolatzen duen ekitaldia).
  • Uztailak 8; tokia: Zientzia Ekonomikoen fakultatea (Burgosko unibertsitatea), Burgos. Izenburua: Zientzia eta demokrazia. Ekitaldia: Udako ikastaroko hitzaldi gonbidatua: Zientzia, pseudozientzia eta pentsamendu magikoa zalantza garaietan.
  • Urriak 17; tokia: Caja Murcia Fundazioaren egoitza, Murtzia. Izenburua: Zientzia eta demokrazia: bizitza paraleloak (Zientzia: ikuspegiak, ikuskerak eta grinak zikloaren irekiera hitzaldia; antolatzailea, Murtziako Eskualdeko Zientzia dibulgazioko elkartea ).
  • Abenduak 30; tokia: Beikozini, Ondarroa. Kulturak eragina du giza eboluzioan.

Prisma saria

UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrari dibulgazio zientifikoaren Prisma saria eman diote epaimahaiaren mota berezian. Prisma sariak A Coruñako museo zientifikoek antolatzen dituzte urtero eta sariak emateko ekitaldia A Coruñako udaletxean izan zen azaroaren 15ean.

Eskerronak

Txosten honetan aurkeztutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, bi erakundek eman diote babesa Kultura Zientifikoko Katedrari: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Diputación Foral de Bizkaia/Bizkaiko Foru aldundiak. Euskal Herriko Unibertsitatean Iñaki Goirizelaia eta Amaia Maseda dira ordezkari nagusiak, eta Aldundian, José Luis Bilbao eta Josune Ariztondo. Hain garai latzak bizi ditugun honetan, aurreko horiek guztiei eskertu behar zaie zientzia-kulturaren hedaduraren alde egin izan duten posturagatik.

Era berean, Katedrak sortutako ekimenetan, GUK buru-belarri aritu da antolakuntza eta komunikazio lanetan. Bereziki, Egoitz Gago eta Iñaki Gorostidi izan dira bultzatu ditugun ekimen guztien eragile nagusi.

Berdin eskertu behar zaio Euskampusi, UPV/EHUko Nazioarteko Bikaintasun Campusaren barruan. Izan ere, ezinbesteko laguntza eman digu baliabide digitalak argitaratzen zein ekimenak aurrera eramaten. Igor Campillos aritu da Euskampusen zuzendari.

Cesar Tomek posible egin ditu Mapping Ignorance eta Cultura Científica ataletako zientzia-argitalpen bikainak. Bere irizpideak eta ahaleginak ere eragile bizkorrra izan dira egun dugun hedadura lortzeko unean. Berari zor diogu halaber zientzia.info eta Cienciasfera direlakoetan bildutako baliabideak eta informazioen hautu zorrotz eta fina. Marta Machok eta Uxune Martínezek ere gure eskerronak merezi dituzte. Haiek izan dira hurrenez hurren Mujeres con Ciencia eta Zientzia Kaiera direlakoen argitaratzaile eta erantzule nagusi. Ekimen biak eredu bilakatu dira beren esparru propioetan, bi emakume hauen irizpide, lan-ahalmen eta ardurari esker. Era berean, José Cuestak (Inercia Creativa) itxuratu ditu gure blogak era eder horretara. Gainera, oso zientzia-idazle onen laguntza dugu eskura beti ere. Oso balio handikoa izan da era berean Juan Carlos Odriozolak EHUn euskaraz sortutako testuen hizkuntz berrikustapenean egin duen lana.

Inongo ordainik eskatu gabe, Raúl Ibáñezek eta Marta Machok kolaborazio bikainak eskaini dizkigute Cuaderno honetan. José Ignacio Royok eta Pedro Alegríak laguntza paregabea eman dute Matemáticas para Mentes Inquietas egitarauan. Izan ere, matematikako ezagumendua izugarri hedatzea lortu dute, eta areago, matematikarekiko grina piztu dute gazteengan. Izugarri eskertzen diegu guztiei beren laguntza.

Aitor Bergararen esku hartzea, funtsezkoa izan da Zientziateka horrek erdietsi duen garapen arrakastatsuan. Aipatzekoa da halaber Alhóndiga Bilbaoren arrakastan izan duen zeregina. Izan ere, Alhóndigak fede onez eskaintzen dizkigu bere aretoak, eta bai giza eta teknika-baliabideak ere.

Hainbat erakunderen laguntzari esker bideratu dira urtero egitekoak diren ekimenak (Día de darwin, M4temozioa eta Udal Ikastaroak). Hona hemen erakundeak: Cículo Escéptico, Bidebarrieta (Bilboko Udala), BCAM, IK-4 eta Ikerbasque. Bakarkako lagunei ere eskertu behar diegu bere lana: Luís Alfonso Gámez, Begoña Morán, Enrique Zuazua, Guillermo Dorronsoro, Fernando Cossío eta Ainhoa Madariaga.

Zalantzarik gabe, aipamen berezia merezi dute gure hitzaldietarako hizlariek. Dibulgatzaile bikainak dira gure ziklo eta jardunaldietan esku hartu duten guztiak, eta haiei ere ikagarrizko laguntza eman izana eskertu behar diegu: zorionak eta segi aurerra.

Katedrak antolatzen dituen jarduera gehienak zuzenean emititzen dira eta eitb.com-ek grabatzen ditu. Horri esker, gure hitzaldiak, zikloak eta formatu handiko jardunak, hedadura izugarri handia lortzen ari dira. Aitzindaria da lan hau, izugarrizko ahalegina egiten ari gara guztiok, eta oso ondorio onak lortzen ari gara. Hori guztia dela eta, EITBk aipamen berezia behar du.

Ikus-entzunezko atalean, bihotz-bihotzez eskertu nahi ditut Yanko Iruin, Xabi Gutiérrez eta José López Nicolasen eskuzabaltasuna eta lan handia, La Ciencia en la Cocina saioan gauzatua. José Luis Crespok Ciencia Expresseko bideoak egin ditu. Dani eta Fiti José A. Pérez Ledok sortutako beste jenialtasun bat da, eta berari ere eskertu behar diot bere jarrera zoragarria, eta Katedrak egindako proposamenei emandako erantzun ona. Berdin eskertu nahi diot K2000ri, eta bereziki Blanca Baenari, Katedrarekiko erakutsi duten konfiantzagatik.

Javier Peláez eta Antonio Martínez Roni ere eskerronak adierazi behar dizkiegu, Catástrofe UV podcasten bidez egindako zientzia eta kulturaren hedakuntzagatik.

Naukas.com plataforma suspertzaile eta iragarle ona da zientziaren esparruan. Gaztelaniazkoen artean bera da interneten dagoen aktiboena eta eraginkorrena, eta gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da bertaratzeko formatuetan ere. 2011tik elkarlanean ari da etengabe Katedrarekin, eta horri esker ere lortu du Katedrak hedadura handi hau. Plataformaren partaideek, sustatzaileek eta erantzuleek dute meriturik handienetakoa: José Cuesta, Miguel Artime, Antonio Martínez Ron eta Javier Peláez. Azken hau izan da bereziki Katedrari bultzada handia eman diona, eta bera gabe, Katedra honek ez zituzkeen aurkeztu jadanik burutuak dituen jarduera guztiak.


Egileaz: Juan Ignacio Pérez Iglesias (@Uhandrea) UPV//EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna da.

1 iruzkina

  • Lehenik eta behin, zorionak! Itzela da katedratik egiten den lana. Ezinezkoa dirudi horrenbesteko lana urtebetean egitea. Erritmoa mantentzea eta handitzea zaila izanen duzue, baina ea lortzen duzuen. Kolaboratzaile kopurua gorantz joatea espero dut. 2014ko lana izan dadila datozen urteetan etorriko denaren oinarri! Zorte on! Katedraren ibilbidea luzea eta oparoa izatea guztion onerako izanen da!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.