Ezjakintasunaren kartografia #64

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #64Epigenetika gero eta gehiago entzuten den terminoa da. José Ramón Alonsok epigenetikaren adibide ederra dakarkigu Epigenetics of ant size-n. Bariazio genetiko gutxi dituen populazio baten adibidea aurkezten digu, inurri-koloniena.

Soken teoriaren alderdi matematikoa ulertzea ez dirudi gauza erraza. Carlos Shahbazik aspektu hauetan murgil gaitezen artikulu-sorta bati hasiera ematen dio. Erronka bat egilearentzat eta baita ere irakurlearentzat: The geometry of String Theory compactifications (I): the basics.

Nola sarrarazi ura gatz arrunteko kristal batean? DIPCkoek lehen aldiz frogatu dute hau molekulaz molekula behatuz eta mekanismoa deskribatuz: How water molecules penetrate salt crystals, seen one at a time.

Molekula baten eragin biologikoa atomoen espazio-antolaketaren menpe dago, batez ere eta, ez hainbeste konposizio kimikoaren menpe. Agerikoa da hau enantiomeroetan, bata bestearen irudi ikusgarria diren molekulak, non bata aktibatzen den eta bestea ez. Arazo industriala da, ordea, soilik nahasketak ekoiztu daitezkeela eta, noizbehinka, ondorio larriekin. Taliomida bezalako kasuetarako agian lortu da irtenbidea. Isabel Pérez Castrok kontatzen digu: Sometimes, heavier drugs are safer.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.