Ezjakintasunaren kartografia #54

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #54

Udazkenaren etorrerak baso inguruetara, tren istripuen arriskua sortaraz dezake. Izan ere, orriz beteta dauden trenbidetatik zehar igarotzea arriskutsua izan daiteke konboientzat, orriek trenbidearen gainazala labainkorra bihur dezaketelako. Eta, ondorioz, frenatzea desiragarria litzatekeena baino gehiago luzatu daiteke. Hau ekiditeko, metodo bizkorrak erabiltzen dituztenak daude: laserrak. Carlos Casanuevak kontatzen digu Exterminate! Using lasers to get rid of leaves artikuluan.

Erresistentzia anitzeko bakterioek, ezagutzen diren antibiotikoen kontra duten eraginaren kezka haziz doa gizartean. Izan ere, baliagarriak ez diren antibiotikorik ez bagenu, hilkortasun-tasek gora egingo lukete modu ikaragarrian. Baina erresistentziarik gabe patogenoak hiltzen dituen antibiotiko berrien aurkikuntzak, argi izpi bat zabaltzen du gizaterian. Pablo Ortizek ematen digu honen berri: A light on the horizon: New antibiotic without detectable resistance discovered in uncultured bacteria.

Bizitzaren sorrerari buruzko oinarrizko bi teoria-multzo daude: batean, genetika sortzen da lehenik eta bestean, metabolismoa doa aurretik. Orain hirugarren baten aukera argitara eman dute, honen arabera, erribosomak mundu prebiotiko eta bizitzaren arteko urratsa izango lirateke. Francisco R. Villatorok azaltzen digu The ribosome world hypothesis-en.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.