Dozena erdi ariketa 2026ko udarako (1): bi zifra desberdinekin

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

1 min

Dozena erdi ariketa 2026ko udarako (1): bi zifra desberdinekin

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko larunbatero matematika-ariketa bat izango duzue. Javier Duoandikoetxea matematikariak guztira sei ariketa prestatu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko.

Hona hemen gure lehenengo ariketa:

Zenbat zenbaki daude 1 eta 2026 artean, zeinen idazkerak bi zifra desberdin dituen eta bi bakarrik? Idazkera hamartar arruntaz ari gara, ez du balio ezkerrean zerorik jartzea. Adibidez, 113 zenbakiak bi zifra desberdin ditu, baina 222 zenbakiak, bat baino ez.

Zein da erantzuna? Idatzi emaitza iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta, nahi izanez gero, zehaztu jarraitu duzun ebazpidea ere. Irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

bi zifra
(Jabari publikoko argazkia. Iturria: pexels.com)

Ariketak “Calendrier Mathématique 2026” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak.

1 iruzkina

  • Udara iritsi zaigu eta honekin udarako ariketa matematikoak baita ere. Saiatu naiz modu analitiko batean ariketa ebazten, baina ez dut lortu ezer fundamentuzkorik egitera lortu. Formularik aurkitu ezean, modu gordiñean saiatu naiz. Hasi naiz 000 tik 099 etaraino, jakiña ezkerreko zeroak balio ez dutela atera zaizkit 0 tik 99 etaraino 81 zenbaki daudela baldintza hori betetzen dutenak.
    100 dik 199 etaraino 28 zenbaki. Pentsatu det beste ehuneko guztietan kopuru berdina izango dela (salbuespen 999), orduan ateratzen zaizkit (20*8)+27=251.
    1000 tik 1999 etaraino 30 ateratzen zaizkit. Eta azkenik 2000 tik 2026 etaraino beste 4, 2000,2002, 2020 eta 2022.

    Ordun nire ondorengoa honako hau da. 313.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.