Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko asteazkenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.
Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.
Hona hemen gure bigarren ariketa: Osatu karratua.
2) Irudiko karratuan 1etik 25erainoko zenbakiak ipini behar dira. Zenbaki bakoitza, 1 eta 2 izan ezik, auzoko biren batura izan behar da. (Auzokoak inguruan dituen zenbakiak dira: 1ek zortzi auzoko ditu, 25ek hiru ditu.)
Ariketak Frantziako CNRSren blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik daude hartuta.
5 iruzkinak
Uste baino zailagoa iruditu zait. Saiakera batzu egin ondoren honako ondorioa atera dut ,ziur aski okerra, baina badazpada ipiniko dut.
1) 19,18,15,20,21
2) 13,06,05,04,17
3) 23,07,01,03,14
4) 16,09,08,02,12
5) 25,24,11,10,22
Zuzena ote?
Eskerrik asko Iñaki zure erantzunak bidaltzeagatik!
(Ostean utzitako iruzkina ere jaso dugu.)
Ea zer dioen gure matematikariak (Javio Duoandikoetxeak) emaitzei buruz irailean.
Mila esker parte hartzeagatik!
Ondo begiratu ondoren, lenengo zerrendan gustoko ez dudan ondorio bat ikusi dut 15 zenbakiak ez ditu hauzkide bateragarriak (baldin eta azkenengo zerrenda ez badugu hauzokidetzat hartzen).
Barkatu hankasartzea.
19 11 15 20 21
13 6 5 4 17
23 7 1 3 14
16 9 8 2 12
25 24 18 10 22
Eskerrik asko Julen zure emaitzak emateagatik!