Dozena erdi ariketa 2017ko udarako (1): Lau zifrako zenbakiaren bila

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Hona hemen gure lehenengo ariketa: Lau zifrako zenbakiaren bila.

1) Lau zifrako zenbaki bati bere zifren batura gehituta 2017 lortzen da. Zeintzuk dira propietate hori duten zenbakiak? Zifren batura gehitu beharrean kenduz gero, bada soluziorik?


Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

8 iruzkinak

  • Ez naiz oso trebea matematikatan, eta agian horregatik hanka sartu dut. Nik horrela planteatu dut;
    (a*1000+b*100+c*10*d)+(abcd) = 2*1000+0*100+1*10*7=2017
    Aukera bakarra sortu zait, a=2, b=0, c=1, d=7
    Orduan (2*1000+0*100+1*10*7)+(2*0*1*7)=2017+0=2017.
    Ez dut beste aukerarik ikusi. Bigarren galderari momentuz ez diot ekin, baina saiatuko naiz.
    Oker banago jakin nahi dut zertan.
    ila esker.

    • Zifren batura gehitu behar da, ez zifren biderkadura, egin duzun moduan. Horregatik dago txarto.

  • Egun on,
    nik 2012 atxeman dut : 2012 + 2 + 0 + 1 + 2 = 2017
    Aldiz zenbakien batura kenduz emaitza 2017 izateko manerarik ez dut atxeman, 2016 ateratzen zaut beti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude