Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.
Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.
Hona hemen gure bigarren ariketa: 20 euroko billeteak.
2) Mila euro ditugu 24 billetetan. Billeteak 10, 20 eta 50 eurokoak dira. Zenbat dira 20 euroko billeteak?
Ariketak “Calendrier Mathématique 2016. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.
8 iruzkinak
20 euroko 10 billete dira.
Kaixo!
10 euroko 10 billete = 100
20 euroko 10 billete = 200
50 euroko 4 billete = 200
Guztira, 24 billete = 500 euro
😀
Aio!
Ariketaren arabera 1000 euro ditugu, ez 500.
Kaixo,
20ko billeteak 4 dira.
Gure kalkuluen arabera: 50 euroko 18 billete, 20 euroko 4 eta 10ko bi dira.
Kaixo, niri 20ko lau billete atera zaizkit.
20 euroko 4 bilete.
———————————-
50 euroko 18 bilete=900 euro
20 eurono 4 bilete = 80 euro
10 euroko 2 bilete = 20 euro
———————————-
24 bilete — 1000 euro
———————————-
Baina ez dut inolako kalkulurik egin.
Eskerrik asko erantzuna utzi diguzuen guztioi! Eskerrik asko ahalegina egiteagatik. Eta, Javi Duonadikoetxea matematikariak argitu digun bezala 20 euroko 4 billete dira: https://zientziakaiera.eus/2016/09/19/5045/