Kiñuren begirada: beroa
Fisikan, tenperatura desberdina duten bi gorputzen artean transferitzen den energia da beroa; gure egunerokoan, berriz, udako eguzkipean nabaritzen dugun sentsazioa. Gaur, gure kirikiñoak beroaren mundura eramango gaitu, eta azalduko digu zergatik egiten duen bero gehiago udan, nahiz eta, bitxia bada ere, Euskal Herria garai horretan Eguzkitik neguan baino urrunago egon. Gakoa ez dago distantzian, Lurraren ardatzaren inklinazioan baizik.
Beroa etengabe mugitzen da gorputz batetik bestera, eroapenaren, konbekzioaren, erradiazioaren edo lurrunketaren bidez. Baina animalia guztiek ez diogu beroari modu berean aurre egiten. Metodo hauek edo besteren bat erabili ditzakegu tenperatura kontrolatzeko. Gaurkoan, Kiñuk beroa nola sortzen den, nola hedatzen den eta bizidunek hari aurre egiteko garatu dituzten estrategia harrigarriak erakutsiko dizkigu.

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.
Egileaz:
Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.