Ezjakintasunaren kartografia #74

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 74

Automatizatu al daiteke molekula organikoen sintesia, horretarako behar diren pausuen artean arazketak beharrezkoak badira? Baietz dirudi eta Pablo Ortizek kontatzen digu nola: Assembly-line synthesis of organic small molecules.

Desagertzeari uko egiten dioten neurozientziaren mitoen artean ditugu, besteak beste, entzefaloaren lateralitate osoa eta jaiotzerakoan neurona kopuru finkoa dugula. Txorien gizona ezizena duen Fernando Nottebohmek mito hauek alboratzeko hainbat ekarpen egin ditu kanarioak eta gainontzeko hegaztiak ikertuz. José Ramón Alonsok ematen digu honen berri: Man of the birds.

Grafenoaren gauzarik interesgarrienetako bat, haren erdieroaletasuna, dopatuz modulatu daiteke. Beste kontu bat da, nola gauzatu elektronikan erabilgarriak izateko behar besteko lamina handiak. DIPCko ikertzaileek aurkitu dute B-grafenoa eskala handian egiteko modu eraginkorra, egitura kontrolatuz eskala atomikoan: B-graphene: from large scale to local environment.

Europako Batasunaren isuri edo emisio-eskubideen salerosketa, mundu mailako berotegi-efektuko gas isurien salerosketa erregimen aldeaniztun handiena da. Eta, horrez gain, Europako Batasunaren klima-aldaketaren politikako oinarri nagusia. Argi ez dagoena da hau berori eraginkorra ote den. José Luis Ferreirak aztertzen du gaia: Costs and compensations within the EU Emissions Trade Scheme.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.