Ezjakintasunaren kartografia #100

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ant-article

Elkarlotze edo korapilatze kuantikoa urrutiko eragiketa fantasmagorikoa zela zioen Einsteinek. Egun, korrelazio kuantiko hau mekanika kuantikoaren ezaugarririk paradoxikoenetarikoa da. Arlo honetan egindako esperimentu berri batek hautsak harrotu ditu oraintsu baina dirudienez, ez da ondo ulertu honen garrantzia. Daniel Manzanok artikulu-sorta bat idazten dihardu gaia fundamentuz aztertzeko. Asteon bigarren artikulua argitaratu du: The loophole-free quantum entanglement experiment (2): The locality loophole.

Sistema konplexuen teoria diziplinarteko ikerketa-eremua da, eta honek mundu fisikoaren eta biologikoaren hainbat arlo ulertzen laguntzen digu. Esaterako, inurri langileek toki berri bat esploratu behar dutenean zelako portaera duten ezagutzen laguntzen du. Izan ere, inurrien kasuan, taldearen elkarrekintzak norbanakoen portaera zenbat baldintzatzen duen ezagutzeko baliagarria da. Eta, baita ere, interakzio hauek arazoak taldean konpontzeko gaitasunak nola sortzen dituzten antzemateko. José Ramón Alonsok kontatzen digu No talking while walking artikuluan.

Kondukzio elektrikoa ulertzen laguntzen digun banden teoria aldatu beharra dago supereroankortasunaz hitz egiterakoan. Aldaketa hau BCS teoria da eta DIPCren bidez ezagutu daiteke: Superconductivity and the BCS theory.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.