Ezjakintasunaren kartografia #69

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 69

Altruismoa giza portaeraren oinarrizko printzipioa da. Hainbat kulturetan giza portaera erlijio aginduetan edota portaera arauetan instituzionalizatuta egoten da. Baina ez da gizakien kontua bakarrik. Izan ere, arratoiek euren kideei laguntzen diete, eta are gehiago zer gertatzen zaien jakinez gero. José Ramón Alonsok azaltzen digu With a little help from my friends artikuluan.

Neurri oso handiak eta oso txikiak uste duguna baino antzekoagoak dira. Besteak beste, material supereroaleek eta zulo beltzek elkarren antza dute. Daniel Fernándezen artikuluan azalpena: The link between superconductivity and black holes.

Sarritan arazo bati konponbidea ematea gauzak egiteko moduan datza, erabiltzen dituzun materialetan baino. Hau berori aplikatzen du grafenoak. DIPCkoek kontatzen digute: How you grow graphene on d-metals key to get spin-polarized electrons.

Fotorrezeptore degeneratuak zituzten sagu itsuei ikusmena berriz ematea lortu dute zientzialariek duela gutxi. Horretarako birus bat erabili zuten. Datu guztiak ematen dizkigu Isabel Pérez Castrok: Optogenetics: when viruses heal blindness.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>