Ezjakintasunaren kartografia #47

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #47

Kometek eta asteroideek, gure eguzki-sistemaren jaiotzari buruzko oinarrizko informazioa daukate gorderik. Eta horrez gain, eguzki-sistemaren garapen goiztiarrean egon ziren hainbat prozesuen lekuko pribilegiatuak dira. Prozesu horietako bat da, Lurra izena duen planeta harritsu txiki batean gertatutako ur metaketaren prozesua. Hori dela eta, oinarrizko galdera bat dugu, nondik dator gure planetako ura? Santiago Pérez Hoyosen artikuluan aztergai: A comet for troubled waters.

Publiko orokorrarentzat ezezaguna bada ere, supergrabitatearen teoriek funtsezko papera dute partikulen fisikan eta baita ere (super)soken teorian. Pablo Buenok eta Carlos Shahbazik aurkezten dizkigute hauen oinarrizko aldeak Supergravities artikuluan.

Askorentzat ametsa dena, jan eta pisua galtzea. Horixe berori da Ignacio Amigok kontatzen diguna How to eat and lose weight -en.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>