Ezjakintasunaren kartografia #50

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #50

Hara! Zer ote da egiazkoa, bolbora bezain bizi hedatu den, minbizia zorte txarrari zor zaiola dioen berrian? Jaime de Juanek azaltzen digunez, ezer ez edo ezer gutxi: The “bad luck” of cancer.

Egia, izaten dena izanda ere, ederra al da benetakoa delako? Edota, ederra al da egia ederra izateagatik? Agian, arestian aipatu dugun aukera bat bera ere ez da zuzena. Eta hau guztia nola aplikatzen da ikerketa zientifikoan? Jesús Zamora Bonillak eskaintzen du azalpena Science and the search of beauty (1) artikuluan.

Lodiek, zelula-proteinen sekuentzian eraginik ez duten, DNA letretan desberdintasunak dituzte. Eta hori horrela bada, zergatik dira diferentzia horiek gorputz-masan aldaketa hain handiak eragiteko gai? Zergatik dira hain garrantzitsuak? Erantzuna ematen digu Guzmán Sánchezek: Junk DNA make you fat.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>