Ezjakintasunaren kartografia #55

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #55

Baliteke Artizarra Eguzki-Sistemako planetarik motelena edo txepelena izatea. Horrela dirudi begi-bistan erakusten duenari so eginez baina beste neurri batzuetara begiratuz gero, harago jotzen badugu, adibidez, uhin-luzeran Artizarra ikuskizun ederra da. Horretaz hitz egiten digu planeta honetaz asko dakien Javier PeraltakAn “Y” drawn on the clouds of Venus artikuluan.

Zerbaitek izen ospetsua duenean, ondo ezagutzen ez diren arrazoiengatik, badu atzean fenomeno erregular bat. “Muchies” izena ematen zaio marihuana erretzen dutenek izaten duten “gose” sentsazioari. Kannabinoideen eta apetituaren artean dagoen loturari buruz jakiteko, Ignacio AmigorenWhy smoking pot makes you hungry artikulua irakurtzea baino hoberik ez dago.

Tamaina txikiko neurrien ezaugarrietako bat da garrantzia hartzen dutela normalean inportantziarik ez duten gauzek. Adibidez, prozesu optoelektroniko batean, garrantzia hartzen du zirrikitu batean atomo bat gainazaletik gailentzen bada. César Tomék kontatzen du Plasmonic response depends on the shape of the gap-en.

Zer da benetan bakarra egiten zaituen hori? Agian erantzungo duzu, ba geneek. Bai, ados. Baina, galdera bat luzatuko dizugu, noren geneek egiten zaituzte hain berezi? Sergio Laínezek erantzuten digu: Does your microbiome make you unique?

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>