Ezjakintasunaren kartografia #4

Hamlet-640x441(1)

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Gaixotasun batzuk antibiotikoei dioten erresistentziaren arazoetariko bat da, iraganean hilkorrak izan ziren tuberkulosia bezalako eritasunak berpiztu direla. Hortaz, honakoei aurre egiteko beharrezkoak dira ikuspuntu berriak eta badirudi etorkizun handikoak egon badaudela. Ignacio López Goñik kontatzen digu New hope against tuberculosis: spectinamides-en.

Stephen Hawkingek hauts mediatikoak harrotu zituen artikulua idatzi zuen urtarrilaren bukaeran. Bertan, zulo beltzak ez zirela existitzen esaten zuen “literalki”. Mario Herrerok tarte bat hartu du hautsa pausatu dadin eta gaurko ikerketa astrofisikoan Hawgkingek esandakoaren transzendentzia edo transzendentzia eza plazaratzen du. Fisiko britainiarrak esan nahi zuenaren azalpen bikaina ematen digu Hawking´s information preservation and weather forecasting mess-en.

Zein puntura arte gidatzen dute geneek gure portaera? Saguek habia egiterakoan duten jokaera aztertzen duen ikerketa harrigarriak gaia argitu lezake gehiago. Daniel Morenok azaltzen digu Behavior and genes: burrowing and loci-n.

——–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>