Kiñuren begirada: meteoritoak
Gaur, gure kirikiñoak espaziotik Lurrera egingo ditu bidaiak, meteoritoekin batera, eta bitartean harrizko, metalezko edo izotzez osatutako objektu ezberdinei ematen diegun izenak ikasiko ditugu: meteoroidea, asteroidea eta kometa. Objektu horiek ez dira soilik espaziotik iritsitako harriak: Unibertsoaren iraganaren arrastoak ere badira. Gehienak asteroide edo kometen zatiak dira, baina badira Ilargitik edo Martetik iritsitakoak ere. Horregatik, meteoritoak aztertzea oso baliagarria da gorputz zerutarren osaera ezagutzeko eta gure planetaren zein Eguzki Sistemaren historia hobeto ulertzeko.
Baina zerura begiratzea nahikoa da meteoritoen arrasto ikusgarrienetako batzuk aurkitzeko. Abuztuan, esaterako, Pertseidak ikus ditzakegu: Lurrak 109P/Swift-Tuttle kometak espazioan utzitako hauts eta partikulen arrastoarekin topo egiten duenean, partikula horiek atmosferan abiadura handiz sartzen dira eta argi-lerroak sortzen dituzte. Izar iheskorrak dira, nahiz eta, izenak dioenaren kontra, ez diren izarrak erortzen. Gaur, Kiñuk zerutik gure planetara iristen diren harri kosmiko horien istorioa erakutsiko digu.

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.
Egileaz:
Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.