Bakterio espezie berria, âNocardia donostiensisâ
Bakterio gram-positiboak Gram tindaketarekin urdinak bihurtzen diren bakterioak dira. Ezaugarri hau eraketa bakteriano berezi baten adierazle da. Mota honetakoak dira, esaterako, Norcadia bakterioak. Bakterio hauek materia organikoan aberatsak diren lurzoruetan aurki daitezke eta sor ditzaketen infekzioak traumatismoen bidez edota bakterio inhalatuz gerta daitezke.
Donostia-OSI Donostialdea Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko ikerketa-talde batek eta CIBERES-Arnas Gaixotasunen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko (UPV/EHUko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Emilio PĂ©rez-Trallero katedradunak zuzenduta, eta MarĂa Ercibengoa eta JosĂ© MÂȘ MarimĂłn kide dituena) kideek gizakiengan gaixotasuna eragiten duten bakterio espezie berria aurkitu dute. Nocardia espezie berria da eta Nocardia donostiensis izendatu dute.

Nocardiak eragindako infekzioei arreta berezia eskaini die ikerketa-taldeak azken urte hauetan eta aurrez animaliengan edo ingurumenean baino aurkitu ez ziren espezie batzuen infekzioak antzeman berri dituzte gizakiengan. Oraingoan, aldez aurretik beste inon deskribatu gabeko espezie baten (âspecies novaâ) karakterizazioaz ari dira.
âNocardia, aurrez EPOC, neoplasiak eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonei eragiten dieten bakterioen adibidea da. Ez da erraza bakterio hauek identifikatzea eta gizakien patologietan duten eragina ez da duela gutxi arte ondo ezagutu. CIBERES taldeko Maria Ercibengoa ikertzaileak izan zuen espezie berria izan zitekeenaren lehen susmoaâ, azaldu du Emilio PĂ©rez-Trallero irakasleak. âAldez aurretik ere antzemanda genituen ingurumenean baino aurkitzen ez ziren Nocardia espezieren bat gaixoen arnasketa laginetan. Oraingoan ez da hori bakarrik egin, aurrez beste inon karakterizatu gabeko espezie baten deskribapena ere egin daâ.
Espezie berritzat jo ahal izateko eta nazioarteko bildumetan karakterizazio egokiarekin onar zezaten, azterlan biokimiko zailak egin behar izan ziren, eta baita sekuentziazio masiboak eta nazioarteko bildumetako litezkeen antzeko espezieekin konparatu ere. Horretarako, Alemaniako Leibniz-Institute eta Atlantako CDC erakundeetako bi ikerketa-talde ospetsuren laguntza behar izan zuten ikertzaile hauek.
Aurkikuntza ekarpen taxonomiko berriei buruzko aldizkariren batean argitaratzea izan zen beste eskakizun bat. âProzesu luze eta konplexua izan da, Pedro Idigoras eta Julian Larruskain ikertzaileekin hasi genuena, baina pozik gaude 2016an ezagutarazi delako; ez dugu ahaztu behar Europako Kulturaren Hiriburua dela aurten Donostia, eta hortik dator âspecies novaâ izendatzeko erabilitako izenaâ, azpimarratu du Emilio PĂ©rez-Trallero irakasleak.
Erreferentzia bibliografikoa:
.- Ercibengoa M, Pérez-Trallero E, Marimón JM. Autochthonous Nocardia cerradoensis Infection in Humans, Spain, 2011 and 2014. Emerg Infect Dis. 2016;22(1):109-11. doi: 10.3201/eid2201.150771.
.- Ercibengoa M, MarimĂłn JM. First report of Nocardia fusca isolated in humans. BMJ Case Reports 2015; doi:10.1136/bcr-2015-209538
.- Ercibengoa M, Bell M, Marimón JM, Humrighouse B, Klenk HP, Pötter G, Pérez-Trallero E. Nocardia donostiensis sp. nov., isolated from human respiratory specimens. Antonie Van Leeuwenhoek. 2016 Feb 25. [Epub ahead of print]
Iturria:
UPV/EHUko komunikazio bulegoa: Gizakiei infekzioak eragiten dizkien bakterio espezie berria aurkitu dute.