Hilabeteko artxiboa:

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Edurne Mugarza Strobli gaztetatik gustatu zaio zientzia, batik bat zientzia molekularra eta zelularra. Dioenez, medikuntza ere oso interesgarria iruditzen zitzaion, “baina ez nuen nire burua sendagile-lanetan ikusten”.
Hala, biokimika ikasi zuen. Garai hartan ohartu zen gaixotasun asko sendatzeko ikerketak garrantzi handia zuela. “Beti izan dut interes berezi bat minbiziarekiko, eta medikuntzan erabiltzen diren sendagai guztien […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura
———————————————————————————————————– Psammomys obesus du izen zientifikoa. Halako izen espezifikoa! Baina, dirudienez, ondo merezia du, arrak batez ere. Afrikako ipar-ekialdean eta ekialde hurbilean bizi da, hau da, Algeriako ekialdera eta Itsaso Gorriko bi kostaldeetatik hurbil dauden herrietan. Izatez, ez da arratoia, jerboa baizik, eta oso ezaguna biomedikuntzaren zenbait esparrutan.
Basamortuetan bizi da, […]

Amaia Portugal Lehenbizikoz ziria sartzen dugunean, burmuineko amigdalak sentipen negatiboak eragiten dizkigu, baina erreakzio hori ahuldu egiten da gezurretan jarraitu ahala. Orduan eta erosoago gaude iruzurrarekin, eta orduan eta handiagoak eta ugariagoak izan daitezke gure gezurrak. Hala ondorioztatu dute, Londresko University Collegen egindako esperimentu batean.
Endredozko komedia askoren haria da, eta, egiari zor, guri geuri ere tarteka gertatzen zaigu: gezur […]

Amets Sáenz Gaixotasun askok jatorri genetikoa izanik, DNA edo RNA mailan gertatzen diren akatsen edo mutazioen ondorioz, bizidunek ez dute fisiologikoki beharrezko den proteina sortzen edo sortzen duten proteina ez da funtzionala izaten. Terapia genikoek gaixotasuna eragiten duen arazoa errotik konpontzea dute helburu, sintetizatzen ez den proteina sortzea alegia.
Badira urte batzuk terapia genikoek ez dutela izan esperoko arrakasta, […]