Ezjakintasunaren kartografia #182

Adimen artifizialak erabakiak zelan hartzen dituen ulertzen ez dugunik diotenak dira, paradoxikoki. JuliĂĄn EstĂ©vezek ideia honen esanahia analizatzen du What does the âwe donât understand how artificial intelligence takes decisionsâ statement mean? artikuluan.
Eztabaidagai iraunkorra da genetikak inteligentzia deitzen dugun horretan duen papera. Hori dela eta, dira hain interesgarriak milaka subjektu dituzten meta-analisiak. Zenbaitek duten muturreko posizioa argitzeko balio duten ala ez beste kontu bat da. Rosa GarcĂa-Verdugok lantzen du gaia: Intelligence: a mishmash of genetic ingredients
Adin goiztiarrean kalte entzefalikoak dituzte ume obesoek, memoria eta atentzio defizitarekin lotura izan dezaketenak, ikerketa baten arabera. José Ramón Alonsoren eskutik: Child obesity and brain function.
p-ren balio estatistikoa magnitude ordena bat murriztea, ikerketa emaitzen birsorketa arazoen irtenbidea al da? Rosa GarcĂa-Verdugok erantzuten du galdera: A starker p-value.
Txanogorritxuren ipuina kontatzeko gai zara, ziur. Eta ez bazara, arazoa izan zenezake. Paola Falangak eta AdriĂ Rofesek azaltzen digute zein den arazo hori: What does remembering the âLittle Red Riding Hoodâ story tell about your cognition?
âOraingo tomateek ez dute gusturikâ, dio amamak. Zergatik eta noiz utzi zioten, baina, zaporea izateari? Daniel Marinok ere galdera berdina egiten du: Why and when did tomatoes lose their flavour?
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.