Biba zientzia: 50 urte zientzia biziz
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dira Bilboko Bizkaia Aretoan.

Ezki hostotxiki (Tila cordeta Mill.) baten landaketarekin hasi ziren, 2019ko urtarrilaren 28an, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Zientziaren Oinarrien Batasunaren ikurtzat hartzen da zugaitz hau. Hasierako ekitaldi horrek, 1968ko maiatzean Bilboko Unibertsitateko Zientzia Fakultatea, gaur egun Zientzia eta Teknologia Fakultatea, sortu zeneko haziaren landaketa adierazten zuen.
Zientzia Fakultatearen lehenengo urratsak 1968/69 ikasturtean eman ziren, Deustuko zubiaren ondoan zegoen âBotica Vieja, 1âłean. 1971 urtearen amaieran egoitza oraingo kokapenera, Leioara, lekualdatu zen.
Zientzia eta Teknologia Fakultatearen titulazioen eskaintza oso bizia izan da. Natur Zientzien bost adar klasikoak eskaintzen hasi zen: Biologia, Fisika, Geologia, Kimika eta Matematika. 1994/95 eta 2000/01 ikasturteen artean, eskaintza bigarren zikloko Biokimika, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiro Zientzien lizentziaturetara zabaldu zen.
2004/2005 ikasturtetik aurrera Zientzia Fakultateak, Zientzia eta Teknologia Fakultatea izena hartu zen. Egun, bederatzi gradu eskaintzen dira, Ingeniaritza adarrean bi (Ingeniaritza Elektronikoa eta Ingeniaritza Kimikoa) eta Zientzien adarrean zazpi (Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Kimika eta Matematika). Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa gradu bikoitza eta nazioarteko hiru gradu bikoitzak ere eskaintzen dira.
Eskaintza zabal honek bilakatzen du Zientzia eta Teknologia Fakultatea gizartearen erronkei aurre egingo dien profesionalak trebatzeko Euskal Herriko erreferentzia garrantzitsuenetako bat, bai teknologia berrien garapenean, zein garapen iraunkorrean, nola ingurumenaren kontserbazioan edo biozientzien ikerketan.
Sasoi hartako egoera politikoan espero zitekeen bezala, hasierakoak zailak eta prekarioak izan ziren,. Gaur egun, irakaskuntzan, ikerketan eta garapen teknologikoan esperientzia handia duen zentroa da Fakultatea. Garatzen diren arlo desberdinetako ikerketa lerroen Shanghaiko rankingenean kokapen oso ona da horren egiaztapen argia.
Fakultate baten kalitatea ez da soilik irakasleen bikaintasunaren arabera neurtzen, hein handi batean ikasleen kalitatearen araberakoa ere bada. Gaur egun, lehen mailako ikasleak ditu. Titulazio unibertsitarioetara sartu ahal izateko sarrera nota altuenak Zientzia eta Teknologia Fakultateko titulazio batzuetan aurkitzen dira. Gradu bikoitzera sartu ahal izateko sarrera nota, UPV/EHUko altuena, adibide oso adierazlea da, lor daitekeen maximoa 14 izanik, ikasle âtxarrenakâ 13ko nota baino altuagoa du!
50 urte hauetan, 17.500 pertsona egresatu dira lizentziatu, ingeniari edo graduatu, eta 2.000 pertsona doktore maila lortu dute. Kopuru hauek ongi adierazten dute Zientzia eta Teknologia Fakultateak gizarteari egin dion ekarpen itzela pertsona kualifikatuei dagokionez. Gizarte arlo desberdinetan lan egiten duten profesionalak, hain zuzen, batez ere produkzio-ehunaren parte direnak, baina baita erakundeetan eta heziketa munduan lan egiten dutenak, askok erantzukizun postuetan.
Mende erdi honetan, ikerketaren bikaintasunaz eta arlo desberdinetako profesionalen prestakuntza zorrotzaren bidez, Zientzia eta Teknologia Fakultateak egin duen lana gizartearekin partekatu nahi du, Euskal Herriaren hazkunde ekonomikoan eta sozialean kolaboratu izanaren harrotasuna erakutsiz. Hartara, Biba Zientzia!, Ciencia Viva ekimena abiatu du.
Programatutako jardueretako batzuk Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dira:
Fisikaren astea
- Martxoak 20. Baroja Aretoa.
18:30 Hitzaldia: A. Sanchez-Lavega: âÂżHay mas vida en el universo?â.
19:00 Mahai-ingurua: âCiencia y TecnologĂa en el siglo XXIâ.
â Cristina Oyon (SPRI taldearen Ekimen Estrategikoen arduraduna).
â Jose Maria Pitarke (CIC-Nanoguneko Zuzendari Nagusia).
â Javier GarcĂa-Abajo (CSIC eta ICREAko Research Professor).
â Agustin Sanchez Lavega (UPV/EHUko Katedraduna).
Moderatzailea: Eva Caballero (Radio Euskadiko kazetaria).
- Martxoak 21. Baroja Aretoa.
18:00 Hitzaldia: Roberto EmparĂĄn (ICREA Ikerkuntza Irakaslea eta âIluminando el lado oscuro del Universoâ izeneko dibulgazioko liburu berrriaren egilea): âReconocimiento a Stephen Hawking: de los agujeros negros a la TeorĂa del Todoâ.
Matematikaren astea
- Martxoak 25. Oteiza Aretoa.
18:00 Mahai-ingurua: âExperiencias MatemĂĄticas en empresaâ.
*Matematikako eta Batxilergoko ikasleei eta orientatzaileei bereziki zuzenduta.
- Apirilak 2. Mitxelena Aretoa.
19:00 Ekitaldia: Judith Rivas (UPV/EHU); Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas; Andoni Aresti Dantza Eskola eta Mungiako Udal Dantza Eskola: âPasos de baile a ritmo de matemĂĄticasâ.
Geologiaren astea
- Apirilak 1. Oteiza Aretoa.
18:00 Hitzaldia: Irantzu Guede, UPV/EHUko Geologian doktorea, Mineralogia-Petrologia: âGeologĂa en mitos y leyendasâ.
- Apirilak 2.
Tailerrak. Chillida Aretoa.
16:00-20:00 Familientzako geologiako tailerra. Aintzane Goffard (UPV/EHUko Geologoa, Estratigrafia-Paleontologian laguntzailea) eta Irantzu Guede (UPV/EHUko Geologian doktorea, Mineralogia-Petrologia).
18:00 Hitzaldia. Oteiza Aretoa.
Humberto Astibia, UPV/EHUko katedraduna: âLos fĂłsiles, documentos de la historia de la Vida archivados en las rocasâ.
- Apirilak 3
18:00 Hitzaldia. Arriaga Aretoa.
Blanca MartĂnez, UPV/EHUko Geologian doktorea, Estratigrafia-Paleontologia: âGeologĂa y mĂșsicaâ.
- Apirilak 4
18:00 Hitzaldia. Aretoa zehazteko.
Ihintza Urain Alberdi, geologoa, 2018an egresatua: âGeologia eta ingurugiroa: Geologoaren papera energia aldaketan eta Lurraren inguruko kultura berri baten aurreanâ.
- Apirilak 8. Oteiza Aretoa.
18:00 Hitzaldia: Jose MarĂa TubĂa, UPV/EHUko geodinamikan katedraduna: âRiesgo geolĂłgico de los tsunamisâ.
Ekitaldi nagusia.
- Apirilak 11. Mitxelena Aretoa.
18:30 Hitzaldia: Prado MartĂn Moruno, 2017 LâOreal-Unesco awarded Women for Science: âLa energĂa oscura y el destino del Universoâ.
âGARGANTUAâ dantza saioaren estreinaldia (âInterstellarâ pelikulako GARGANTUA zulo beltzean oinarrituta). Martxel Rodriguez, dantzari profesionala eta ïŹsikaria, âKUKAI dantza taldeâ-ko dantzaria.
Kimikaren astea
- Apirilak 29. Oteiza Aretoa.
18:00 Hitzaldia: Oscar GonzĂĄlez. Kimika Analitikoa Saileko irakaslea. âArtelanetan aurkitu diren gauzarik bitxienakâ.
- Apirilak 30. Arriaga Aretoa.
18:00 Hitzaldia: Pascual RomĂĄn, Irakasle emeritoa. Kimika Ezorganikako Katedraduna. âEl sesquicentenario de la tabla periĂłdica de los elementos quĂmicosâ.
- Maiatzak 2. Arriaga Aretoa.
18:00 Hitzaldia: Jose Luis Vilas. Kimika Makromolekular ikerketa taldeko zuzendaria. âHidrogeles: imprimiendo saludâ.
Biozientzien astea
- Maiatzak 6. Aretoa zehazteko.
18:00 Mahai-ingurua: âZientzia, jainkoaren esistentzia, zergatik du gizakiak sinisteko beharraâ.
Bestelako ekitaldiak
- Ekainak 27. Aretoa zehazteko.
19:00 âZTF/FCTren ekarpena Euskararen Normalizazioanâ Hizlariak: Pedro Miguel Etxenike, Jacinto Iturbe eta Jesusmari Txurruka.
Amaiera ekitaldia
- Uztailak 12. Mitxelena Aretoa.
