Ezjakintasunaren kartografia #304

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Zelako bizitza, halako mikrobioma erleen kasuan. Mikrobioma egokia izateko aukerak haien biziraupenerako lagungarri izan daitekeenez, mikrobioma zelan sortzen den jakitea da lehenengo pausua. Lila Westreichek hauxe ikertzen du Bees seeking bacteria: How bees find their microbiome

Garuna aldatzen al du telefono mugikorraren erabilerak? Horixe, baietz. Marrazten edo irakurtzen ikasteak bezala. Erabilera adikzio bihurtzen denean zelan aldatzen den da gakoa. Rosa García-Verdugoren Brain structure differences associated with smartphone addiction

Grafenoko nanotirei talde funtzionalak akoplatuta materialaren banda elektronikoekin gauza izugarriak egin daitezkeela frogatu dute DIPCn: Engineering hybrid graphene nanoribbons with active electronic properties


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.