Ibilbide luzea eta emankorra izan zuen John Dalton zientzialari britainiarrak. Kimikaria, fisikaria eta matematikaria izan zen. Eta, daltonismo izenarekin ezagutzen dugun alterazio genetiko batekin jaio zen.
26 urterekin konturatu zen ez zituela koloreak gainerakoek bezala bereizten, eta gaitz horren zergatia aztertzen hasi zen. Lan horren emaitza izan zen 1794. urtean argitaratu zuen “Koloreen ikusmenari buruzko gertaera bereziak” artikulu zientifikoa. Bertan, koloreak desberdin hautematen dituztenei eragiten dien aldaketa hori deskribatu zuen.
“Zientziaren historia” ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren gertaerak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
2 iruzkinak
[…] erlatiboak identifikatzean elementuak definitzeko propietate gisa, John Dalton zientzialariak “konbinazio-pisu”en esanahia eraldatu zuen. Haien zehaztapena jada ez zen xedea […]
[…] filosofoak ere egon zirela, eta kimikari guztiak ez zirela atomistak, are XX. mende hasieran ere), John Dalton zientzialariak, Humphry Davy kimikariak eta William Prout kimikari eta sendagileak erabaki zuten […]