Imajinatzen duzu zure garuna etengabe lanean ari den superordenagailu bat dela? Ba, horrela da, bai. Gure burmuina izugarri konplexua eta harrigarria da, eta hori hobeto ulertzeko, azalpen eta marrazkiak eskaintzen ditu Nolakoa da gure garuna? Eta nola funtzionatzen du? (2021) liburuak.

Organo honen zeregina eta nondik norakoak duen jakin nahi dituzu? Liburu honek bidaia zirraragarri bat proposatzen dizu zure burmuinaren barrunbeetan zehar. Ilustrazio ederrak eta azalpen errazak erabiliz, haurrek (eta helduek) garunaren sekretuak ezagutzeko aukera izango dute.
8 urtetik gorako irakurleei zuzendua dagoen arren, edonor liluratuko duen liburua da. Betina Ip neurozientzialariak dibulgazioa erraz eta erakargarri egitea lortzen du, umorez eta irudimen handiz.
Argitalpenaren fitxa:
- Izenburua: Nolakoa da gure garuna? Eta nola funtzionatzen du?
- Egilea: Betina Ip
- Ilustratzailea: Mia Nilsson
- ISBNa: 978-84-9843-891-8
- Argitaletxea: Ttarttalo
- Hizkuntza: Euskara
- Orrialdeak: 32
- Urtea: 2021
Iturria:
Ttartalo argitaletzea: Nolakoa da gure garuna? Eta nola funtzionatzen du?