Kiñuren begirada: zaporeak

Kiñuren begirada

Elikagai bat dastatzen dugunean, haren zaporeak gure zentzumenak piztu eta esperientzia atsegina edo, batzuetan, desatsegina sor dezake. Baina, zaporeak gozatzeaz gain, gure garunak elikagaien kalitateari eta osasungarritasunari buruzko mezu garrantzitsuak jasotzen ditu. Gaurkoan, Kiñuk zaporeei erreparatu die eta hauek nola antzematen ditugun azaltzen digu.

Zaporeak substantzia jakinen eta gure dastamen-errezeptoreen arteko elkarreraginaren emaitza dira. Gizakiok bost zapore nagusi bereizten ditugu: gozoa, garratza, mikatza, gazia eta umamia. Horietako batzuek energia edo elikagai onuragarriak adierazten dituzte, eta beste batzuk, berriz, arriskuen seinale izan daitezke.

Zaporearen errezeptoreak, beste zentzumen-errezeptore batzuekin gertatzen den bezala, belaunaldiz belaunaldira aldatzen joaten dira. Animalia espezie bakoitzak bere dietaren arabera garatu ditu ere errezeptore hauek. Goaz zaporeak aztertzera, gure kirikiñoak intsektu batzuk jaten dituen bitartean.

zaporeak

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.