Koperniko: Unibertsoaren erdigunea

Argitalpenak

Nikolas Kopernikok, unibertsoa ulertu nahian, sakon aztertu zituen bere garaiko jakintza matematiko eta astronomiko guztiak. Laster ohartu zen, ordea, zerbait ez zetorrela bat, eta erabaki zuen jakin beharra zuela zein zen anomalia horren arrazoia.

Unibertsoaren
1. irudia: Koperniko: Unibertsoaren erdigunea komikiaren azala. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri. Iturria: Ikaselkar)

Kalkulu eta behaketa ugari eginda, ondorioztatu zuen ez zela posible planetak Lurraren inguruan mugitzea, ordura arte pentsatzen zen bezala. Haren soluzioa sinplea bezain iraultzailea izan zen: planetak ez zebiltzan Lurraren inguruan orbitatzen, baizik eta Lurra bera eta beste planetak zebiltzan Eguzkiaren inguruan biraka. Bere kalkuluen bidez, Kopernikok Eguzkia jarri zuen unibertsoaren erdigunean.

Unibertsoaren
2. irudia: Kopernikok Eguzkia jarri zuen unibertsoaren erdigunean baina oso zaila zen garai hartako zientzialariek hura onartzea benetako iraultza bat suposatu baitzuen. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri. Iturria: Ikaselkar)

Koperniko: Unibertsoaren erdigunea Ikaselkar argitaletxeak argitaratzen duen “Zientzialariak” komiki-sortaren ale bat da. Komikiek haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea ditu helburu. Horrez gain, irudi-sorta atsegin eta hizkuntza hurbilaren bidez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea ere nahi du egitasmoak. Komikien bidez zientzialari eta pentsalari ezagunen biografiak eta lorpenak plazaratzen dira: Marie Curie, Newton, Galileo, Darwin, Hipatia edo Aristoteles.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Koperniko: Unibertsoaren erdigunea
  • Egilea: Jordi Bayarri
  • Itzultzailea: Maialen Berasategi
  • Argitaletxea: Ikaselkar
  • Urtea: 2024
  • Orrialdeak: 48 orrialde
  • ISBNa: 978-84-18978-53-1

Iturria:

Ikaselkar: Koperniko: Unibertsoaren erdigunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.