Kiñuren begirada: hortzetako pasta

Kiñuren begirada

Ez da beti izan eskuragarri menta-, limoi- edo marrubi-zaporekoa, ezta tutu batetik ateratzen zen krema zuria ere. Gaurkoan, Kiñuk hortzetako pastaren historian egingo du ibilbidea, antzinako errezeten bitxikeriak eta gaur egungo zientzia azalduz.

Zure ahoa garbi eta fresko edukitzeko erabiltzen duzun pasta horrek badu atzean historia luzea. Gaur egungo hortzetako gelak zientziaz beteak dauden arren, lehenago idi-apatx, adreilu-hauts eta sagu errearekin prestatzen ziren. Bai, saguarekin. Egiptoarrek, erromatarrek eta Hipokratesek beraiek ere hortzak garbitzeko formula propioak zituzten baina ez ziren beti osasungarriak, gure trikuak azalduko digun bezala.

hortzetako

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.