Nola funtzionatzen dute betaurrekoek?

Zergatik gertatzen dira gauzak?

Nola da posible betaurreko pare sinple batek gure ikusmena nabarmen hobetzea? Bideo honetan, eguneroko asmakizun horren atzean dagoen zientzia azaltzen da. Begiak argia jasotzen eta erretinan fokatzen duten lente naturalak dira, baina batzuetan fokua ez dago bere lekuan: hurbiletik edo urrunetik lausotuta ikusten dugu, edo irudiak distortsionatuak agertzen dira.

Hor sartzen dira jokoan betaurrekoak, argiaren bidea zuzendu eta irudia behar bezala fokatzea lortzen duten lente bereziak. Miopia, hipermetropia edo astigmatismoa izan, lente bakoitza arazo jakin bati egokitzen zaio, argia erretinan ondo bideratzeko. Optikariak neurtzen duen graduazioari esker, lenteak pertsonalizatu egiten dira, gure begien mugak konpentsatzeko.

Zergatik gertatzen dira gauzakIkusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.