Arbasoak kontatzerakoan, lehen belaunaldietan kopurua ulergarria egiten zaigu: bi guraso, lau aiton-amona, zortzi birraitona-amona… Baina kopurua azkar hazten da, eta iritsiko da momentu bat non arbaso gehiago izango ditugun garai hartan munduan bizi ziren pertsonak baino.
Horregatik, denok gara pixka bat denetatik. Europarrok, esaterako, guztiok partekatzen ditugu duela milaka urte bizi izan ziren arbaso komun asko. Bideo honetan Eneko Arista, Nafarroako lehen erregea, aitzakiatzat hartuta, arbasoen matematikara eta genealogia genetikoaren mundura egingo dugu bidaia, non konturatuko gara gu guztiok garela giza familia handi bakar baten ondorengoak.
“Gure arbasoak” Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.