Elikagaiak freskoan gordetzea ezinbestekoa da azkar ez usteltzeko eta seguru kontsumitzeko. Horretarako erabiltzen dugun tresna nagusietako bat hozkailua da, egunero ia konturatu gabe erabiltzen dugun gailua. Baina nola lortzen du barrualdea hotz mantentzea? Hozkailuak ez du hotza sortzen… beroa kentzen du, eta hor dago gakoa.
Bideo honetan ikusiko dugu nola funtzionatzen duen hozkailu baten barruko hozte-sistemak: fluido batek egoeraz aldatuz beroa nola xurgatzen duen, nola botatzen duen kanpora eta nola kontrolatzen duen guztia termostato batek. Prozesu etengabe eta zehatz bati esker, elikagaiak denbora gehiagoz egoera onean mantentzen dira.
Zergatik gertatzen dira gauzak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.