Kiñuren begirada: urdina

Kiñuren begirada

1 min

Kiñuren begirada: urdina

Begirada altxatu eta zerura so egitean, badirudi kolore urdina betidanik egon dela gurekin. Baina zientziaren ikuspegitik, urdina ez da soilik “zeruaren kolorea”: espektro elektromagnetikoaren barruan kokatzen den uhin-luzera zehatz bati dagokio. Guk urdin gisa hautematen duguna argi ikusgaiaren zati txiki bat besterik ez da, gure begiek interpretatzen duten fenomeno fisiko bat. Gaur, gure kirikiñoak kolore honen historiari erreparatuko dio.

Hala ere, naturan ikusten dugun arren, historian zehar urdina lortzea ez da batere erraza izan. Gizakiak milaka urtez bilatu du kolore hori sortzeko modua, eta bidean pigmentu harrigarriak garatu ditu. Antzinako Egipton, adibidez, lehen pigmentu sintetikoa sortu zuten: “urdin egiptoarra”, tenperatura altuetan hainbat mineral nahastuta lortzen zena. Bestalde, Erdi Aroan, itsasoz haraindiko urdina luxuzko pigmentua zen, Afganistango lapis lazuli harribitxitik ateratzen zena, hain baliotsua non urrea baino garestiagoa izatera iritsi baitzen. Gaur egun, berriz, kimikak aukera ematen digu urdin tonu egonkorrak eta anitzak sortzeko. Kiñuk gaur azalduko digu nola kolore batek, hain arrunta dirudien arren, zientzia, historia eta kasualitatea uztartzen dituen bere baitan.

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.