Gaur egun badakigu ingurumenak gure osasunean eragiten duela, baina ingurumenak fetuan eragina izan dezakeen ala ez jakin nahi du zientziaren munduak.
Aire kutsadurak, esaterako, haurdunaldian fetuari eragiten diola badakigu, eta ez bakarrik jaiotze-faktoreetan (pisuan, adibidez), baita lau eta bost urteko haurren hazkunde-faktoreetan ere; hala nola, garapen neuropsikologikoan.
Ingurumenak umearen hazkuntzan duen eragina ikertzen du INMA proiektuan (Haurtzaroa eta Ingurumena-Infancia y Medio Ambiente) eta ekimen horretan dabil lanean Aitana Lertxundi, UPV/EHUko Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa saileko ikertzailea. Berarekin elkartu gara gaiaren inguruan sakontzeko.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
2 iruzkinak
[…] Anabitarte eta Aitana Lertxundi UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileak dira; Jesus Ibarluzea Psikologia […]
[…] beste faktore batzuen aldean (hala nola amen gurasoak edo bikotekideak, familiak, gizartea bera eta ingurumena), faktore horiek inoiz ez baitira hain sakonki […]