Gure inguruko edozein lekutara begiratuz gero, teknologiarekin egingo dugu topo. Izan ere, teknologia da gaur egungo gizartearen protagonistetako bat. Horren ondorioz, ordenagailu zein mugikorretan gordetzen dugun informazioa gure baimenik gabe eskuratzeko baliabide gehiago sortu dira.
Zibererasoak beti egon dira presente teknologiaren munduan. Besteak beste, datuak lapurtzea da arlo teknologikoan gehien ezagutzen den jardueretako bat eta hackerrekin lotu ohi da. Beraz, hacking hitza entzuten dugunean, seguru asko jarduera desegokiak etorriko zaizkigu burura, baina jakin beharra dago adituek jokabide adimentsuekin ere lotzen dutela terminoa. Ondorioz, hacking etikoa bezalako jarduerak ere badaude. Hacking etikoaren oinarria da, hackerren erasoak ekiditeko, komunikazio sare eta sistema bateko ahuleziak aurkitzea.
Zibererasoen eta honekin lotutako terminoen inguruan gehiago jakiteko, UPV/EHUko I2T ikerketa-taldeko Jasone Astorga ikertzailearekin bildu gara.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
2 iruzkinak
[…] ARPANET sortu eta gutxira gaur egun deitu genezaken lehen birusa agertu zen: Creeper programa ordenagailu horietan salto egiten baterik bestera mezu bat pasatzen zuen. Hilabete batzuk geroago Reaper programa agertu zen ARPANETen, baina honen helburua aurreko programa ezabatzea zuen […]
[…] pertsona batzuek sekretu horiek deskubritu nahi dituzte. Hori dela, ikertzaileek sistema horien sendotasuna probatzeko lan egiten dute, erasotzaile adimentsu batek eskua sartzen duenean erori ez […]