Ezjakintasunaren kartografia #516

Ezjakintasunaren kartografia

Irudia: oraindik ez da asmatu bihotz hautsi bati zelan eman erremedioa, baina praktika on batzuk jarraitzeak bihotz puskak batzen eta aurrera egiten lagun diezaguke. (Argazkia: Clay Banks Unsplash lizentziapean. Iturria: Unsplash)

Eman daiteken aholkurik zuhurrena da onartu behar dela ezer segurutzat eman ezin den unibertso batean bizi garela, ziurgabetasunarekin bizi behar dela eta hartara proaktiboki egokitu behar garela. Edo antzeko zerbait. Hori da Tilkut erakusten diguna bere binetan: We live in a universe of probabilistic uncertainties.

Onartuta dago dagoeneko adimen artifiziala eta robotika neurozientziatik elikatzen direla, ezta?: A self-organizing nervous system of robots.

Zer gertatzen da zure garunean zure bikotekideak harremana apurtzen duenean? Ba bihotz hautsiak bere dosia kentzen dioten drogazale batek izango lukeen abstinentzia-sindromearen antza handia du. Chiara Bressan ikertzaileak azaltzen du: The neuroscience of heartbreak.

Argiak (bere eremu elektrikoa) solido baten elektroiak bultza ditzake eta korronte elektriko bat sortu. Eredu berri batek hau zelan gertatzen den deskribatzeko gaitasuna agertu du, eta ez bakarrik kristaletan. DIPCko ikertzaileek dituzte xehetasunak: The Resta model for the shift current in all situations.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.