Emakume zientzialarien letra-zopa

Dibulgazioa · Emakumeak zientzian

Hainbatetan irakurri eta entzungo zenuten buruari eragiteak badituela onurak. Ez goaz aztertzen zeintzuk diren onura horiek, baina urtea bukatzeko garuna dantzan jarriko duen jolasa dakargu blogera. Gabon zahar egunean esaguzue, zer da emakume zientzialariei buruz dakizuena?

Ez estutu, ez da azterketa bat. Letra-zopa bat duzue jarraian, bertan hamar emakume zientzialarien abizenak ezkutatu ditugu. Guztiei buruz Zientzia Kaiera eta Mujeres con Ciencia blogetan hitz egin dugu. Abizenak bertikalean, horizontalean edota diagonalean idatzita daude, eta edozein norabidean.

sl1

Hamar arrasto emango dizkizugu lana errazteko. Zientzialari bakoitzaren datu eta argazki bana dituzu, baina bata zein bestea ez daude hurrenkera berean. Animatu zaitez eta aurrera letra-zoparekin!

Zientzialariei buruz

sl3-768x311

  1. Kimikari honek Kevlar® zuntza sintetizatu zuen.
  2. Sismologo da eta lurraren nukleoa bi atalez osatuta dagoela antzeman zuen.
  3. Egun mundu osoan erabiltzen den testa sortu zuen mediku honek, jaioberrien osasunaren egoera aztertzen duena.
  4. Lehen iktiosauroaren eskeletoa aurkitu eta zehatz-mehatz identifikatu zuen paleontologoa izan zen.
  5. Naturalista hau mundu osoan barrena ibili zen landare-espezieak marrazten.
  6. Kimika alorrean aitzindaria izan zen Nafarroan jaiotako ikertzaile hau.
  7. Fisikaria, Igeldoko Meteorologia Behatokiaren zuzendaria izan zen.
  8. Hilotzak disekzionatzen zituen, anatomia klaseetan erabiltzeko.
  9. Geologoa izan zen eta itsas hondoaren edo lurzoru ozeanikoaren lehen mapa egin zuen.
  10. Fisio nuklearra aurkitu zuen haren lankideekin batera.

Baten bat ez baduzu ezagutu, loturan klik eginez gero ikusi ahal duzu emaitza zuzena.


Egileez

Marta Macho Stadler, (@Martamachos) UPV/EHUko Matematikako irakaslea da eta Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mujeres con Ciencia blogaren editorea.

Uxune Martinez, (@UxuneM) Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna da eta Zientzia Kaiera blogeko editorea.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.